[Librezale] Webgune berria
    Txopi 
    txopi a bildua sindominio.net
       
    Iga, Abe 20, 21:57:24, CET 2009
    
    
  
Ibai Oihanguren(e)k dio:
> Aupa,
>> Taula bat sortu dut wikian lanen egoera kontrolatzeko, hemen:
>> http://wiki.librezale.org/index.php/Webgunearen_eguneraketa
>>
>> Badakizue edozeinek alda dezakeela...
>>
> 
> Nik foroaren itxurarena hartu dut. Ez dago askorik aldatzeko, beraz ez
> da zaila izango.
> 
> Eta tipografiarena, imajinatzen nuen ez zela egokia, baina, adibidez,
> Creative Commons lizentzia bat egokia izango zen? (eta baietz bada, zein
> onartu daiteke? ND? BY? NC?)
Nik ere tipografia hori Librezalerentzat egokia ez dela deritzot. Ez
librea ez delako eta listo, baizik eta librea ez izateak dakarzkigun
ondorioengatik (esteka jarri beharra eta abar).
Creative Commons lizentzia sortari buruz, Creative Commonsek berak
libreak direnak eta ez direnak desberdintzen ditu (zigilu orlegia
daukatenak):
http://www.ikusimakusi.net/pub/2009/creativecommons-semaforoa.png
Nik irizpide baliokidea jarraituko nuke tipografia librea den ala ez
erabakitzeko.
Txopi.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago