[Librezale] Blagan.net egitasmoa MediaWikirekin

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Abe 20, 12:55:56, CET 2009


Asier Garaialde(e)k dio:
[...]
> Joera horreri bira emateko eta herriko hizkera sustatu eta bultzatzeko
> asmoz, herriko lagun talde batek 'blagan.net' egitasmoa jarri dugu martxan
> (blagan hitzak, Hondarribiko hizkeran 'hizketan' esan nahi du).
> Egitasmo honen baliabiderik garrantzitsuena, MediaWiki erabiliz,
> nolabaiteko wikipediaren antzeko gune kolaboratibo bat izango litzateke,
> gune honetan herriko hizkeraren inguruko hiztegi, esamolde, sintaxi,
> e.a.-ak biltzen joango ginatekeelarik.

Oso ekimen polita! Ideia bikaina egin duzuelakoan nago eta Euskal
Herriko herri askotan zuek egingo duzuena egin beharko luketela
iruditzen zait.

Eskatzen duzunari buruz, nik MediaWiki dexente instalatu ditut baina
erabilera oso mugatuarentzako. Nahi izanez gero, nola instalatu,
Localsettings konfigurazioa nola aldatu baimenak kontrolatzeko eta
horrelako gauzak azaldu ditzaket. Baina ikusten dudanaren arabera, horra
heldu zarete zuek bakarrik dagoeneko.

Badaude bot-ak bezalako funtzionalitate aurreratuak (nik erabiltzen ez
dakizkidanak), baina zuk horrelakorik behar ez duzuelakoan nago.

Plugin-ei buruz, azaldu duzun proiektua oso gainetik ikusita, ez dut
uzte plugin askorik beharko duzuenik. Helburua edukiak lantzen joatea da
eta ez agendak, galeriak eta wikitik urruntzen diren gauzak egitea.
Beraz, ez dakit hemen mediawikiko plugin-etan aditua den inor egongo
den, baina Mikel Iturbek ezan bezala, azaldu wiki arrunt batek egin ezin
ditzakeen zeintzuk gauza egin nahi dituzuen eta denon artean laguntzen
saiatuko gara.

Maketazioari buruz diozunaz, nik ez dut gai hau asko kontrolatzen, baina
txantiloiekin egiten dela uste dut (beste edozein webgunek bezala, css
kodea erantziz, baina kasu honetan templates deitzen diren
elementuetan). Nik nahi baduzue gauza pare bat azaldu ditzaket honen
inguruan...

Ondo antolatutako wiki batetan kategoriak oso garrantzitsuak ikusten
ditut, eta agian hori litzateke zuek pentsatu beharreko gaietako bat. Ez
dakit kategoriak zer dire eta nola dabiltza badakizue. Nik inoiz sortu
dut kategoriaren bat (oso-oso erraza da), eta honen inguruan ere hitz
egin genezake.

Beraz, nire proposamena txat bitartez ikasketa saio bat egitea izango
zen. Eguna eta ordua adostu ondoren, bertan gaudenon artean hitz egin
beharreko puntuak adostu eta zerbait dakitenek besteei azalduz eta
alderantziz. Zer iruditzen?
http://webchat.freenode.net/
irc://irc.freenode.net#librezale

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago