[Librezale] WordPress 2.9

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 17, 23:38:12, CET 2009


Julen(e)k dio:
> Gabon !!
> 
> WordPresserako pluginen bila nenbilela hauen blogetik pasa eta hara! 
> atzo kaleratu zuten WP 2.9 RC1a, eta mezuan bertan diotenez[1], dena 
> ondo badoa astea amaitu aurretik kaleratuko dute 2.9a :O
> 
> Jakina da WP 2.9rako ez dela euskaratzearen eguneraketa lanik egin, 
> beraz martxan jarri beharra dago hau di-da batean egiteko. Ziurrenik ez 
> gara iritsiko, baina hurrengo asterako prest egon daitekeela uste dut 
> (probak ere egin behar dira).
> 
> Txopi, ondo baderitzozu bihar goizean bertan 2.8ko itzulpenetik abiatuta 
> trunk-eko POTa aplikatuko diot eta Pootlera igoko dut.
> 
> Susmoa daukat ez dela 2.7 -> 2.8 eguneraketan bezainbeste lan izango 
> (orduan kate *mordoa* aldatu zen). Gero guztion laguntza ezinbestekoa 
> izango da!
> 
> Julen.
> 
> [1] http://wordpress.org/development/2009/12/2-9-rc1/

Ni ere gaur jakin dut horren berri. Baina guztiz lanpetuta nabil. IndyEH
bizirik mantentzearekin nahiko eta sobera daukat :-/

Eta datorren astean lagundu bazaitzaket...

Aurrera ahal duzun guztia!

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago