[Librezale] WordPress 2.9

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 17, 22:36:12, CET 2009


Gabon !!

WordPresserako pluginen bila nenbilela hauen blogetik pasa eta hara! 
atzo kaleratu zuten WP 2.9 RC1a, eta mezuan bertan diotenez[1], dena 
ondo badoa astea amaitu aurretik kaleratuko dute 2.9a :O

Jakina da WP 2.9rako ez dela euskaratzearen eguneraketa lanik egin, 
beraz martxan jarri beharra dago hau di-da batean egiteko. Ziurrenik ez 
gara iritsiko, baina hurrengo asterako prest egon daitekeela uste dut 
(probak ere egin behar dira).

Txopi, ondo baderitzozu bihar goizean bertan 2.8ko itzulpenetik abiatuta 
trunk-eko POTa aplikatuko diot eta Pootlera igoko dut.

Susmoa daukat ez dela 2.7 -> 2.8 eguneraketan bezainbeste lan izango 
(orduan kate *mordoa* aldatu zen). Gero guztion laguntza ezinbestekoa 
izango da!

Julen.

[1] http://wordpress.org/development/2009/12/2-9-rc1/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago