[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 16, 22:30:11, CET 2009


Kontxo, mezu hau irakurri gabe neukan...

al., 2009.eko aberen 14a 21:41(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2009.eko aberen 14a 19:28(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Zer egin behar da Wordpress instalatzeko eta erabiltzen hasteko? Agian
>>> jadanik has gaitezke probatzen nola sor dezakegun theme bat Ibairen
>>> diseinuan oinarrituta (hori da egin behar dena, ezta?).
>>>
>> Adi baina, itxuraren zati handiena MWk definituko du beraz horrek
>> mugatuko du WPren gainean egin beharrekoa.
>>
> Softcatalà-ren kasuan (Drupal eta MW erabiltzen dute), kodea ikusita, ez
> dakit oso ondo nola integratu dituzten biak. Haiek bidaliko digutena
> ikusi beharko da...
>
> Mozilla Hispanoren kasuan (WP eta MW erabiltzen dute), iruditzen zait
> webgune osoaren oinarria WP dela eta horko orri batzuetan MW txertatu
> dutela nolabait.
>
> Wordpress erabiliko dugunez, zalantza daukat balioko ote digun
> Softcatalà-koena.

Neure burua zuzentzera nator: SCko Tonirekin hitz egiteko aukera euki 
dut (atzo) eta egitura/integrazioari buruzko detaile batzuk eman dizkit.

Azala Drupal da. Top20a cron ataza baten bidez lortzen dute datu-basea 
kontsultatu eta include sinple batekin txertatuta. Erdiko edukia 
(Katalogoko atalak, parte hartzeko gonbita) erabat estatikoa omen da; 
txantiloian integratuta egongo dela pentsatzen dut. Blogeko sarrerak 
dira Drupalek sortutako elementu bakarrak.

Azalak eta wikiko edozein orrik itxura antzekoa mantentzen badute ere, 
ez dago berezko integraziorik; goiburuak sentsazio hori ematen du 
(beharbada azalaren eta wikiaren artean partekatzen da include bitartez, 
ez dakit).

Laburbiltzen: bai Asier, hasieran zenion moduan WPrako itxura nagusi bat 
egin beharko da. Azken finean, Ibairen HTMLa WPeko itxura bihurtu. 
Barkatu nahasmena.

MWko txantiloiei dagokienez, Tonik esan zidan atzo bidaliko ziela mezua 
bere taldekideei eta CCan gehituko zidala, baina niri ez zait ezer 
iritsi eta Toni oporretara joan da :(
Zerbait gehiago dakidan bezain pronto abisatuko dizuet, baina momentuz 
hau da egoera.

>> Itxura bat lantzekotan, beraz, nik momentuz itxura "moztu" edo
>> "anputatu" bat egingo nuke, behar dugun oinarrizkoenera mugatuz, blogeko
>> bidalketak bistaratzera, alegia.
>>
>> Librezalen WP instalatzeko behintzat onena sysadminak zuzenean egitea.
>> Oker ez banago gainera librezaleko MySQL datu-basean zabor ugari dago
>> eta hori garbitzeko aprobetxa daiteke okasioa. Bide batez MWren bertsioa
>> eguneratzea ere ez legoke gaizki (eta foroa!).
>>
>> Lana lokalean erosoago egingo duzu.
>>
>
> "Lana lokalean"? Hau ez dut harrapatu...

lokalean, zure makinan.

>> Bide batez, halako eginkizunetarako nik uste komeni dela atazak ondo
>> banatzea (lan potoloenerako bai behintzat) bikoiztutako lanak saihesteko.
>>
>
> Txopik dioen IssueTracker hori instalatzea zer? Ez dakit ez ote den
> gehiegizkoa. Nik taula batekin ("Ataza", "Arduraduna" eta "Egoera")
> nahikoa daukat. Hala ere, IssueTracker interesgarria izan daiteke beste
> proiektu batzuetarako.

Neregatik ere gehitxo.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago