[Librezale] Webgune berria
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 14, 19:28:06, CET 2009
al., 2009.eko aberen 14a 18:32(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2009.eko aberen 14a 11:16(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> Parte hartzeko gonbitaren edukiei begira, ideia bat:
>> http://www.mozilla.org/contribute/
>>
>>
>
> Oso adibide ona eta oso landua. Apuntatuta utzi dut wikian, baita
> aurreko mezuetan esan diren gauzak ere. Parte hartzera animatzeko
> botoiari jarri beharreko testurako proposamenak ere idatzi ditut.
> Horietako bat aukeratu beharko dugu.
Beste pare bat proposamen egin ditut ("Lagundu nahi duzu?", "Parte hartu
nahi duzu?" (hasierakoaren "Gurekin" kenduta)) eta momentuz "Parte hartu
nahi duzu?"rekin geratzen naiz.
> "Lokalizazio-gida" eta "Lan-tresnak" izeneko atalak betetzeko testu
> batzuen zirriborroa prestatu dut, oraingo webgunean eta wikian han eta
> hemen zeuden testuak bateratuta. Wikian utzi ditut, wikiaren azalean
> sortu dudan "Webgune berrirako materialak" izeneko kutxa batetik
> kontsulta daitezke. Kontuan izan zirriborroak direla eta oraindik bertan
> dauden lotura asko ez dabiltzala, bete egin behar ditut(gu).
Primeran, pieza nagusia wikia izango denez edukiak arazorik gabe joan
gaitezke gehitzen/eguneratzen.
> Nik uste dut orain garrantzitsua dela zein aplikazio erabiliko dugun
> erabakitzea. Joomla badirudi ez dela oso gustukoa erabili dutenentzat.
> Wordpressen alde Julenek (Softcatalàkoek ere bai), Ibaik eta nik
> (euskaraz dagoelako) hitz egin dugu. Txopik Drupalen alde hitz egin du,
> baina Wordpressen alde ere bai.
>
> Wordpress, beraz?
Neregatik bai, behar dugunerako Drupal gehiegi izan daiteke gainera.
> Zer egin behar da Wordpress instalatzeko eta erabiltzen hasteko? Agian
> jadanik has gaitezke probatzen nola sor dezakegun theme bat Ibairen
> diseinuan oinarrituta (hori da egin behar dena, ezta?).
Adi baina, itxuraren zati handiena MWk definituko du beraz horrek
mugatuko du WPren gainean egin beharrekoa.
Ez nagoena ziur da MWk nola funtzionatzen duen (ez dut garapeneko
esperientziarik honekin) eta oraindik SCkoen kodearen zain nago ikusteko
haien inplementazioa nolakoa den.
Itxura bat lantzekotan, beraz, nik momentuz itxura "moztu" edo
"anputatu" bat egingo nuke, behar dugun oinarrizkoenera mugatuz, blogeko
bidalketak bistaratzera, alegia.
Librezalen WP instalatzeko behintzat onena sysadminak zuzenean egitea.
Oker ez banago gainera librezaleko MySQL datu-basean zabor ugari dago
eta hori garbitzeko aprobetxa daiteke okasioa. Bide batez MWren bertsioa
eguneratzea ere ez legoke gaizki (eta foroa!).
Lana lokalean erosoago egingo duzu.
Bide batez, halako eginkizunetarako nik uste komeni dela atazak ondo
banatzea (lan potoloenerako bai behintzat) bikoiztutako lanak saihesteko.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago