[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Al, Abe 14, 18:32:26, CET 2009


al., 2009.eko aberen 14a 11:16(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Parte hartzeko gonbitaren edukiei begira, ideia bat:
> http://www.mozilla.org/contribute/
>
>    

Oso adibide ona eta oso landua. Apuntatuta utzi dut wikian, baita 
aurreko mezuetan esan diren gauzak ere. Parte hartzera animatzeko 
botoiari jarri beharreko testurako proposamenak ere idatzi ditut. 
Horietako bat aukeratu beharko dugu.

"Lokalizazio-gida" eta "Lan-tresnak" izeneko atalak betetzeko testu 
batzuen zirriborroa prestatu dut, oraingo webgunean eta wikian han eta 
hemen zeuden testuak bateratuta. Wikian utzi ditut, wikiaren azalean 
sortu dudan "Webgune berrirako materialak" izeneko kutxa batetik 
kontsulta daitezke. Kontuan izan zirriborroak direla eta oraindik bertan 
dauden lotura asko ez dabiltzala, bete egin behar ditut(gu).

Nik uste dut orain garrantzitsua dela zein aplikazio erabiliko dugun 
erabakitzea. Joomla badirudi ez dela oso gustukoa erabili dutenentzat. 
Wordpressen alde Julenek (Softcatalàkoek ere bai), Ibaik eta nik 
(euskaraz dagoelako) hitz egin dugu. Txopik Drupalen alde hitz egin du, 
baina Wordpressen alde ere bai.

Wordpress, beraz?

Zer egin behar da Wordpress instalatzeko eta erabiltzen hasteko? Agian 
jadanik has gaitezke probatzen nola sor dezakegun theme bat Ibairen 
diseinuan oinarrituta (hori da egin behar dena, ezta?).

Asier.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago