[Librezale] Webgunearen eguneratzea Re: Fwd: Premios Buber Sariak
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Abe 4, 19:56:39, CET 2009
Aupa,
nik webgune berria egiten laguntzeko gogoa badut, baina denbora...
oraintxe hasi naiz lanean eta nahiko larri nabil denboraz. Dena den,
ahal dudanean lagunduko dut.
Assarren proposamena ikusi dut eta gustatu zait.
Aspertuta nengoen batean Librezaleren webgunerako diseinu bat prestatzen
aritu nintzen, zerbait egitearren, eta hemen eransten dizuet SVG
fitxategia (eta hau ikusi ezin dutenentzat PNGa). Ez da beste munduko
ezer, baina tira. Enara baten irudia hartu nuen, aurreko eztabaidetan
enara eta basurdearen ideiak irten zirelako (eta basurdearena askoz
zailagoa delako ;-) ). Ea zer deritzozuen.
Nik diseinuan lagundu dezaket, baina esan dizuedan bezala, ez dakit
zenbat denbora izango dudan. Drupal eta kontu horietan... ez daukat
esperientziarik beraz ezin dut ezer esan. Joomla erabili nuen, baina
ezin dut besteekin alderatu (eta egia esan Joomla ez nuke gomendatuko).
Bide batez, Nikdutnickekoa bukaera behintzat ikusi nuen eta gustatu
zitzaidan. Zorionak bioi!
Ondo izan,
Ibai.
Jatorrizko mezua: az., 2009-12-02 19:27 +0100, egilea: Julen
> ar., 2009.eko aberen 01a 22:49(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> > Julen(e)k dio:
> >> Portzierto, webgunea aspalditik berritzeko daukagula jakinda eta ematen
> >> diogun arreta eskasa ikusita, harritzen nau gu aukeratu izana finalisten
> >> artean.
> >>
> >
> > Ni prest nago sartuta nagoen beste gauzak aldi batez uzteko eta webgunea
> > eraberritzen lan egiteko. Proposatu zen wikiaren aukera (SoftCatalárena)
> > ez zait gaizki iruditzen, hori ondo dago proiektuen kudeaketa denon
> > artean eramateko, orain arte egin den bezala baina itxura aldatuta eta
> > hobeto antolatuta.
>
> Baita ni ere; aurreko saiakeretan hitzak bai baina ekintzen faltan izan
> gara, askotan pasa izan zaigun bezela. Uste dut denok gaudela ados
> webgune berria behar/nahi dugula, baina ekintzarik gabe ez goaz inora.
>
> Proposatzen dudana (Eubakoaren ildotik gutxi gorabehera):
> - Honetan lan egin nahi dutenekin lantalde bat osatzea
> - Lantaldeak webguneak izan behar lituzkeen ezaugarriak zehaztea
> - Posta-zerrendan aurkeztea eta oniritzia jasotzea (ezingo da %100ekoa
> izan, inoiz ez baitugu bukatuko bestela; zirt edo zart egin behar bada
> lantaldeak egin dezala)
> - Lantaldeak webgunearen inplementazioa lantzea eta probarako gune bat
> martxan jartzea
> - Probarako gunea posta-zerrendan aurkeztea eta jendearen feedback-aren
> arabera azken ukituak ematea
> - Webgune berria publiko egitea
>
> > Hala ere, beste zerbait ere beharko genuke wikiarekin egin ezin
> > daitezkeen gauzak egiteko. Ez dakit, adibidez Twitter-eko mezuak
> > erakustea azalean, inoiz komentatu den planet-a, etiketa-zopak... Hori
> > egiteko CMS bat erabili beharko litzatekeela uste dut, baina ez dakit
> > hori egin daitekeenik...
>
> Printzipioz zerbitzarian PHP + MySQL euskarria daukagu, gauza
> horietarako arazorik ez beraz.
>
> > Softcalá-k eta Mozilla Hispanok Drupal erabiltzen dute. Instalatu al
> > daiteke hori Librezalek erabiltzen duen zerbitzarian?
>
> Mozilla Hispanok WordPress erabiltzen du :P
> Software horiek PHP + MySQL binomioaren gainean daude eginak, beraz
> arazorik ez.
>
> > Beste inor animatzen da nirekin batera horrtean lan egitera?
>
> Ni bai.
>
> (Ibai, zuk honetarako gogorik bai? Benga, gusto oneko norbait ez da
> batere gaizki etorriko... eta eskarmentua ez zaizu falta :P)
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: enara.png
Type: image/png
Size: 45519 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091204/c2f73b23/attachment-0001.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: enara.svg
Type: image/svg+xml
Size: 65628 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091204/c2f73b23/attachment-0001.svg>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago