[Librezale] Webgunearen eguneratzea Re: Fwd: Premios Buber Sariak

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ast, Abe 3, 09:42:31, CET 2009


...

eta plone.org era haintzat hartzeko CMSa dela komentatu zidan lagun 
batek, nik ez dudan ezagutzen arren.

Aurrekoan komunitateak sortzeko lotura gehigarri batena bidali dut, 
hainbat gehigarri daudenean komunitateak sortzeko joomlan...

http://extensions.joomla.org/extensions/communities-a-groupware/


barka ezjakin honen bi xemeikoko ekarpenak....







03/12/2009 9:24(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> EuskalGNUk joomla CMSa darabil, euskaraz dago eta partaidetza zabaltzeko
> OSO eraza da. Kudeatzeko eta webgunea egiteko ere nahiko erosoa da. (Ez
> dut drupal ezagutzen baina beharbada parekoa da.).
>
> Komunitateak sortzeko gehigarri bat du:
> http://extensions.joomla.org/extensions/communities-a-groupware/communities/210
>
> komunitateak sortzeko eta milaka gauzetarako....
> http://extensions.joomla.org/
>
> Edonola egin behar duzuenok aukeratu behar duzue egokien datorkizuen tresna.
> Animoak guztioi!
>
>
>
>
> 03/12/2009 1:29(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>    
>> Julen-(e)k idatzi zuen:
>>
>>      
>>> ar., 2009.eko aberen 01a 22:49(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>        
>>>> Julen(e)k dio:
>>>>
>>>>          
>>>>> Portzierto, webgunea aspalditik berritzeko daukagula jakinda eta ematen
>>>>> diogun arreta eskasa ikusita, harritzen nau gu aukeratu izana
>>>>> finalisten
>>>>> artean.
>>>>>
>>>>>
>>>>>            
>>>> Ni prest nago sartuta nagoen beste gauzak aldi batez uzteko eta webgunea
>>>> eraberritzen lan egiteko. Proposatu zen wikiaren aukera (SoftCatalárena)
>>>> ez zait gaizki iruditzen, hori ondo dago proiektuen kudeaketa denon
>>>> artean eramateko, orain arte egin den bezala baina itxura aldatuta eta
>>>> hobeto antolatuta.
>>>>
>>>>          
>>> Baita ni ere; aurreko saiakeretan hitzak bai baina ekintzen faltan izan
>>> gara, askotan pasa izan zaigun bezela. Uste dut denok gaudela ados
>>> webgune berria behar/nahi dugula, baina ekintzarik gabe ez goaz inora.
>>>
>>> Proposatzen dudana (Eubakoaren ildotik gutxi gorabehera):
>>> - Honetan lan egin nahi dutenekin lantalde bat osatzea
>>> - Lantaldeak webguneak izan behar lituzkeen ezaugarriak zehaztea
>>> - Posta-zerrendan aurkeztea eta oniritzia jasotzea (ezingo da %100ekoa
>>> izan, inoiz ez baitugu bukatuko bestela; zirt edo zart egin behar bada
>>> lantaldeak egin dezala)
>>> - Lantaldeak webgunearen inplementazioa lantzea eta probarako gune bat
>>> martxan jartzea
>>> - Probarako gunea posta-zerrendan aurkeztea eta jendearen feedback-aren
>>> arabera azken ukituak ematea
>>> - Webgune berria publiko egitea
>>>
>>>        
>> Plan bikaina iruditzen zait.
>>
>>
>>      
>>>        
>>>> Hala ere, beste zerbait ere beharko genuke wikiarekin egin ezin
>>>> daitezkeen gauzak egiteko. Ez dakit, adibidez Twitter-eko mezuak
>>>> erakustea azalean, inoiz komentatu den planet-a, etiketa-zopak... Hori
>>>> egiteko CMS bat erabili beharko litzatekeela uste dut, baina ez dakit
>>>> hori egin daitekeenik...
>>>>
>>>>          
>>> Printzipioz zerbitzarian PHP + MySQL euskarria daukagu, gauza
>>> horietarako arazorik ez beraz.
>>>
>>>
>>>        
>>>> Softcalá-k eta Mozilla Hispanok Drupal erabiltzen dute. Instalatu al
>>>> daiteke hori Librezalek erabiltzen duen zerbitzarian?
>>>>
>>>>          
>>> Mozilla Hispanok WordPress erabiltzen du :P
>>> Software horiek PHP + MySQL binomioaren gainean daude eginak, beraz
>>> arazorik ez.
>>>
>>>
>>>        
>>>> Beste inor animatzen da nirekin batera horrtean lan egitera?
>>>>
>>>>          
>>> Ni bai.
>>>
>>> (Ibai, zuk honetarako gogorik bai? Benga, gusto oneko norbait ez da
>>> batere gaizki etorriko... eta eskarmentua ez zaizu falta :P)
>>>
>>>        
>> Ni ere animatzen naiz, baina dedikazio gutxi izan dezakedanez, planet
>> delakoaren inguruan ikertzen arduratzera proposatzen naiz (orain dela urte
>> bat Euban hori egingo nuela esan bait nuen). Lehenik eta bein CMS nagusia
>> zein den erabaki beharko genukela uste dut, MediaWiki, WordPress, Drupal
>> eta ez dakit zenbat gauza orrialde berdinean nahazteak ez bait du
>> zentzurik.
>>
>> Julenek proposatu bezala lehenik eta behin webgunearen ezaugarriak edo
>> funtzionalitateak adosten baditugu, gero zein edo zeintzu CMS erabili
>> erabaki ahal izango dugu. Hala ere, software bakoitzarekin zer egin
>> daitekeen jakitea ere oso baliogarria da, adosten ditugun
>> funtzionalitateak errezak, zailak ala ezinezkoak diren jakiteko.
>>
>> Txopi.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
>>      
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>    





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago