[Librezale] Webgune berria

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Abe 13, 22:49:42, CET 2009


Julen(e)k dio:
> lr., 2009.eko aberen 12a 00:17(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Ibai Oihanguren(e)k dio:
>>> Basurdearekin proba egin dut, eta wikira igo. Gainera ".org"a gehitu
>>> dut. Julenen diseinuan ikusi ostean gogoratu naiz ".org"a logoan
>>> jartzeko asmoa zegoela (ezta?).

Bai, horrela da. Logoan "Librezale.org" jartzea egoki ikusten genuen,
taldearen beraren berri emateaz gain helbidea ere zein den argitzen duelako.

>>> Zuek esango duzue.
>> Ups, justu nik ere oraintxe igo dut beste proposamen bat, zure diseinuan
>> oinarrituta.
>>
>> Hor dago, wikian.
> 
> Jode, ze nahi duzue esatea, biak ala biak ikusgarriak dira! Lan bikainak 
> inondik ere, zorionak!
> 
> Komentario orokor batzuk:
> - Faltan botatzen dut gurekin parte hartzeko egiteko gonbit zuzenagoa. 
> Softcatalàn garbi jartzen dute "Voleu col·laborar amb nosaltres?".
> Uste dut webgune berriak funtzional eta sozialagoa izateaz gainera, 
> jendea proiektura erakartzeko balio behar duela eta hori baliatu behar 
> dugula.
> - Bilaketarako aukerarik egongo da? SCan foroan, wikian edota bietan 
> bilaketak egiteko aukera ematen da. Azken hau Google bilaketa baten 
> bitartez burutzen dute.
> - UEUtik jasotzen dugun erantzunaren arabera katalogoa txertatu behar 
> litzateke. Honekin batera, gehien jeitsitakoenen zerrenda nahi dugun edo 
> ez aztertu behar litzateke.
> - Wikiaren itxura moldatzearekin batera foroa ere diseinuan integratzea 
> ondo legoke. Aurretik lan hau Ibonek egin zuen, eta pentsatzen dut ez 
> dela aparteko lana.
> Pootleren (berriaren) diseinua ere molda daiteke. Detaile gutxi batzuk 
> aldatuta gune osoaren itxuran eragina duten elementuak molda daitezke.
> 
> Logoaren inguruan, zer esan:
> - Ibairen tipografia gehiago gustatzen zait; Verdana logo batean... ba 
> ez dut ikusten. Pentsatzen dut hau horrela geratu zaizula Asier, Ibaien 
> letra-tipoa ez daukazulako.
> - Basurdeak indar gehiago transmititzen du nire ustez, eta bere lau 
> hankak ikusita grazia ere egiten dit.

Niri egia esan biak gustatzen zaizkit. Baina aukera egin beharrekotan
basurdearen alde egiten dut.

> - Garbi geratu zen logoak weberako eta bestelakoetarako (kamiseta, 
> pegatak, ...) balio behar zuela. Osoitzek esan zuenarekin bat eginez, 
> nik gustorago jantziko nuke basurdea duen kamiseta.
> - Animaliaren irudia bere horretan erabiltzeko (Asierren irudian 
> "Gehiago..." jartzen duen tokian, adibidez), gorputzaren barruan .org 
> jarrita zer moduz geratuko litzateke?

Logoan basurdea eta librezale.org badaude, nahiko iruditzen zait.

Ibairen azken proposamenean basurde baten barruan ".org" ikus daiteke
eta azpian "Gehiago". Nire joera ".org gehiago" irakurtzea da eta horrek
ez du irudi horren funtzioarekin inolako zerikusirik. Beraz, basurdearen
barruan ilea bakarrik utziko nuke :-)

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago