[Librezale] Fororako itxura berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Iga, Abe 13, 22:33:36, CET 2009


ig., 2009.eko aberen 13a 17:35(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Kalera irteteko gogo gutxi eta...
> Gaur ere, bertsolari txapelketa ikusi bitartean, pentsatutako diseinua
> aurrera eraman daitekeen probatzen nabil. HTML bat sortu dut eta bide
> batez gehienezko 1000px-eko neurria jarri diot (diseinuak zabalegiak
> ziren): http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/
>
>    

Ikaragarria!

> Parte hartzeko lotura menuan jarri dut. Menuan Sarrera jartzearena, nik
> uste "estandarra" bezala dela. Ez dakit, kendu daiteke, baina nik uste
> sarean asko ibiltzen ez direnentzat erabilterrazagoa dela horrela. Nire
> amak adibidez ez luke jakingo logoan klik eginda sarrerara zoazela. Eta
> Foroak ere hor utziko nituzke, menuak edozein lekutatik edozein lekutara
> joateko balio behar baitu, eta azalean foroetara lotura egon arren beste
> orrietatik sartzeko aukera egotea ona da.
>    

Ondo, ondo, atzo hobeto pentsatuta horrela hobeto dela uste dut.

Beste inork ez dauka esateko ezer proposamen honen inguruan?

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago