[Librezale] Fororako itxura berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Abe 13, 17:35:10, CET 2009


Kalera irteteko gogo gutxi eta...
Gaur ere, bertsolari txapelketa ikusi bitartean, pentsatutako diseinua
aurrera eraman daitekeen probatzen nabil. HTML bat sortu dut eta bide
batez gehienezko 1000px-eko neurria jarri diot (diseinuak zabalegiak
ziren): http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/

Firefoxen perfekto ikusten da, eta Operan ere bai. Explorerrean
transparentziak ez dira ikusten... baina bestela nahiko ondo.

Parte hartzeko lotura menuan jarri dut. Menuan Sarrera jartzearena, nik
uste "estandarra" bezala dela. Ez dakit, kendu daiteke, baina nik uste
sarean asko ibiltzen ez direnentzat erabilterrazagoa dela horrela. Nire
amak adibidez ez luke jakingo logoan klik eginda sarrerara zoazela. Eta
Foroak ere hor utziko nituzke, menuak edozein lekutatik edozein lekutara
joateko balio behar baitu, eta azalean foroetara lotura egon arren beste
orrietatik sartzeko aukera egotea ona da.

BECen zaudetenok, gozatu!

Jatorrizko mezua: lr., 2009-12-12 22:45 +0100, egilea: assar
> Joer, kristorena Ibai.
> 
> http://wiki.librezale.org/images/3/3f/Foro-berria.png
> 
> Eskerrak denbora gutxi daukazula, bestela ez dakit zer egiteko kapaz 
> izango zinatekeen.
> 
> Nik gauzatxo bat besterik ez, nik aukeran "Gurekin parte hartu nahi 
> duzu?" botoia menuaren kutxaren barruan sartuko nuke, kutxa horren goian 
> eskuinean badago lekutxo bat, kutxa hori baita Librezaleren "lantokia" 
> edo ("Proiektuak", "Lan-tresnak" etab. hor daude denak).
> 
> Baina beno, hori gustu kontuak dira. Zer iruditzen?
> 
> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago