[Librezale] Webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Abe 10, 23:52:50, CET 2009


Jatorrizko mezua: og., 2009-12-10 23:40 +0100, egilea: assar
> Julen(e)k dio:
> > az., 2009.eko aberen 09a 23:21(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> >   
> >> Baina Ibaik badio ez duela joomla gomendatzen ziur pisuzko arrazoiak
> >> dituela, ni azal azaletik erabili baitut.
> >>     
> >
> > Nik ere Joomla erabili nuen proiektu baterako eta konplikatuegia iruditu 
> > zitzaidan eta behar ez ditugun gauza gehiegi ditu. Egia aitortze aldera: 
> > gorrotatzera iritsi nintzen.
> 
> Bale ba, Joomla ez da zuen gustokoa (Ibai eta Julen). Orduan, Drupal eta 
> Wordpress artean utziko dugu aukeraketa? Nik ez dut Drupal ezagutzen, 
> beraz beste norbaitek aukeratu beharko du. Gauzatxo bat bai esan nahiko 
> nukeela, Wordpressen lokalizazioa Librezalek mantentzen duela eta alde 
> horretatik koherenteagoa izango litzatekeela hori erabiltzea. Gainera, 
> WP euskeraz dago, eta Drupal ez [1]. Hala ere, nik ez daukat 
> preferentzia berezirik, eta aurreko eztabaidan esan ditugun gauzak 
> egiteko bietatik zein den hobea jakin beharko genuke.
> 

Kontua da, Wordpressek eskaintzen dizkigu behar ditugun aukerak? Ez dut
ia Wordpress erabili, baina blogetatik aparte beste webetarako ez al da
oso motz gelditzen? Wordpress erabili duen norbaitek hori argitzerik
bai?


> Webgunean agertzen diren gauza batzuk eguneratzen hasiko naiz (beno, 
> zuzenean ez, wikian utziko ditut gero berrerabiltzeko): hasieran aipatu 
> nituen "itzulpenak nola egin" eta "lan-tresnak".
> 
> Ba al dauka inork beste iradokizunik honen inguruan?
> 
> Asier.
> 
> [1] http://localize.drupal.org/
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago