[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Abe 10, 23:40:11, CET 2009


Julen(e)k dio:
> az., 2009.eko aberen 09a 23:21(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>   
>> Baina Ibaik badio ez duela joomla gomendatzen ziur pisuzko arrazoiak
>> dituela, ni azal azaletik erabili baitut.
>>     
>
> Nik ere Joomla erabili nuen proiektu baterako eta konplikatuegia iruditu 
> zitzaidan eta behar ez ditugun gauza gehiegi ditu. Egia aitortze aldera: 
> gorrotatzera iritsi nintzen.

Bale ba, Joomla ez da zuen gustokoa (Ibai eta Julen). Orduan, Drupal eta 
Wordpress artean utziko dugu aukeraketa? Nik ez dut Drupal ezagutzen, 
beraz beste norbaitek aukeratu beharko du. Gauzatxo bat bai esan nahiko 
nukeela, Wordpressen lokalizazioa Librezalek mantentzen duela eta alde 
horretatik koherenteagoa izango litzatekeela hori erabiltzea. Gainera, 
WP euskeraz dago, eta Drupal ez [1]. Hala ere, nik ez daukat 
preferentzia berezirik, eta aurreko eztabaidan esan ditugun gauzak 
egiteko bietatik zein den hobea jakin beharko genuke.

Webgunean agertzen diren gauza batzuk eguneratzen hasiko naiz (beno, 
zuzenean ez, wikian utziko ditut gero berrerabiltzeko): hasieran aipatu 
nituen "itzulpenak nola egin" eta "lan-tresnak".

Ba al dauka inork beste iradokizunik honen inguruan?

Asier.

[1] http://localize.drupal.org/




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago