[Librezale] Webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Abe 10, 23:35:36, CET 2009


Aupa,

ea honek aurrera egiten duen.

> > "Wiki berria" idatzi dudan tokian zera esan nahi dut: Julenek esan zuen
> > Softcatalá-ren eredua gustuko zuela eta haiei eskatu ahal zitzaiela
> > MediaWiki gainean egin duten lan guztia guri pasatzeko (hori ulertu nuen
> > nik), eta nik erantzun nion nik ere gustuko nuela ideia hori. Hortik
> > abiatuta, "wiki berria" izango litzateke orain daukagun MediaWiki-aren
> > moldaketa, Softcatalá-ren lana aprobetxatuz.
> 
> Bai, arazorik gabe lor daiteke Softcatalàkoen moldaketa. Kontuan izan 
> haien webgunearen pieza nagusia dela wikia eta denbora asko eskaini 
> dietela pertsonalizazioari. Wikian bertan, pisu handia katalogoak 
> hartzen du.

Softcatalàko wikiak oso itxura ona dauka, aldaketa gutxi batzuekin
Librezalerako bertsio txukun bat lortzen badugu perfekto! Eta webean
nolabait garrantzia gehiago ematen bazaio hobeto.


> Nik semaforoak guk (hemengo edozeinek) mantentzen (edo desmantentzen, 
> horregatik semaforoak) ditugun proiektuetarako utziko nituzke.

> Ildo honetan, Softcatalàn nahiko gauza sinplea egiten dute. Beraiek 
> mantentzen dituzten produktu/proiektuen fitxetan (adibidez 
> Kompozer-en[2]) "Traduït per Softcatalà Vegeu el projecte" lotura 
> daukate, eta behin lotura jarraituta proiektuaren argibideak ematen 
> dira: egoera, arduradunak, laguntzaileak, loturak, parte hartzeko 
> jarraibideak, ...

Ideia ona da. Gainera, gauza ondo badoa baliteke denborarekin semaforoa
beste proiektuetara zabaltzea, baina garrantzitsuena Librezaleko
proiektuentzako erabiltzea da.
Berriro ere, gustatzen zait Softcatalàkoen ideia, batez ere arduradunak
eta parte hartzeko jarraibideak ematearena.

> Nik uste Identi.ca+Twitter aukera ez dela txarra, bakarrarekin geratu 
> behar bada Txopik dion bezela zerbitzu libreari eman behar zaio 
> lehentasuna (eta, bide batez, hori da zerbitzu libreak sustatzeko modu 
> egokiena, erabiliz, eta ez hauen onurez hitz eginez).
> Teknikoki biek ala biek oso antzeko APIak dituzte, Twitterrekoa 
> beharbada aurreratuagoa da baina behar dugunerako nahikoa da.

Nik biak erabiliko nituzke. Ondo dago software librea erabiltzea, baina
jendea software librera erakartzeko Twitter bezalako tresna ospetsuak
ere erabiltzea interesgarria da. Dena den, bakarra erabiltzea aukeratzen
bada Identi.ca erabiliko nuke, noski.

> Komentatutakoez gain, wikian proposatzen da "Azaleko albisteak" ez 
> sortzea. Nik, aldiz, sortuko nuke, foroko "Berriak" atalaren ordezko 
> gisa eta batez ere azalaren bizigarri gisa (susmoa dut gaur egun foroa 
> ezkutuan bezela geratzen dela).

Nire ustez albisteek asko hobetuko lukete webgunea, eta orain arte
Julenek behintzat noizean behin sartzen ditu albisteak foroan, beraz
lekuz aldatzea bakarrik izango zen. Zeren bai, foroa oso ezkutuan
geratzen da.


Assar, oraintxe igoko dut wikira diseinua, gainera gaur aldaketa mordoa
egin dizkiot eta askoz gustorago gelditu naiz emaitzarekin, ea zuek zer
diozuen.

Eta Joomlaren inguruan, esan bezala nik besterik ez dut probatu, eta
beraz ez dakit besteak okerragoak izango diren, baina Julen bezala ni
ere Joomla gorrotatzera iritsi nintzen (erabiltzen "irakatsi" zigun
irakasleak eragin lezake agian, baina ez dut uste hori denik arrazoi
nagusia).


Animo, oraingoan lortuko dugula web berria sortzea!

Ibai.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago