[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 10, 09:36:45, CET 2009


az., 2009.eko aberen 09a 22:43(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> >  Nik ere, Txopik bezala, ez daukat horren argi, baina ez gure
>> >  elkarrizketen tonua alda daitekeelako, teknikoki konplikatua delako
>> >  Mailmanen mezuak harrapatzea. Ez da foroko mezuak jasotzea bezala,
>> >  sinpleki SQL galdera batekin bistara baitaitezke horiek guztiak.
>> >
>> >  Sinpleagoa ikusten dut posta-zerrendei atal berezi eta ikusteko modukoa
>> >  ematea eta bertan lotura zuzena egitea Mailmanek artxibatzen dituen
>> >  mezuen indizeari.
>> >
> Ondo da, konplikatua bada hori egitea, zuk diozun bezala egin dezakegu.
> Loturak jarri Mailmaneko mezuen biltegietara eta kitto. Orain
> "zerrendak" diozula, konturatu naiz bat baino gehiago dagoela. Ni
> hirutara nago harpidetuta: Librezale, Librezale-Mozilla eta Estilo
> liburua. Ba al dago gehiago? Nik lehen biak jarriko nituzke azalean bistan.

Ez, hiru hoiek dira Librezaleren inguruko posta-zerrendak:
http://www.mundurat.net/pipermail/estilo_liburua/
http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/
http://www.mundurat.net/pipermail/mozilla/

Nik aparteko orri baterako lotura jarriko nuke azaletik (edo dena delako 
tokitik) eta aparteko orri horretan zerrenda bakoitzaren helburua 
adieraztearekin batera, artxiboetarako lotura eta zuzenean harpidetzeko 
inprimaki sinple bat jarriko nituzke.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago