[Librezale] Webgune berria
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Ost, Abe 9, 23:21:42, CET 2009
az., 2009.eko aberen 09a 22:43(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>
>> Nik ere, Txopik bezala, ez daukat horren argi, baina ez gure
>> elkarrizketen tonua alda daitekeelako, teknikoki konplikatua delako
>> Mailmanen mezuak harrapatzea. Ez da foroko mezuak jasotzea bezala,
>> sinpleki SQL galdera batekin bistara baitaitezke horiek guztiak.
>>
>> Sinpleagoa ikusten dut posta-zerrendei atal berezi eta ikusteko modukoa
>> ematea eta bertan lotura zuzena egitea Mailmanek artxibatzen dituen
>> mezuen indizeari.
>>
>>
> Ondo da, konplikatua bada hori egitea, zuk diozun bezala egin dezakegu.
> Loturak jarri Mailmaneko mezuen biltegietara eta kitto. Orain
> "zerrendak" diozula, konturatu naiz bat baino gehiago dagoela. Ni
> hirutara nago harpidetuta: Librezale, Librezale-Mozilla eta Estilo
> liburua. Ba al dago gehiago? Nik lehen biak jarriko nituzke azalean bistan.
>
> Zerrenda honetako inork ba al du arazorik horrela egiten badugu?
>
>
>> Bai, arazorik gabe lor daiteke Softcatalàkoen moldaketa. Kontuan izan
>> haien webgunearen pieza nagusia dela wikia eta denbora asko eskaini
>> dietela pertsonalizazioari. Wikian bertan, pisu handia katalogoak
>> hartzen du.
>>
>>
> Gaur konturatu naiz Mozilla-Hispanon ere MediaWiki erabiltzen dutela
> dokumentazioaren atala kudeatzeko:
> http://www.mozilla-hispano.org/documentacion/Portada
>
>> Kontuan izan beharreko detaile txiki baina garrantzitsu bat: Librezaleko
>> zenbait URLk kanpotik lotura asko dituzte (batez ere mozilla/firefox
>> orriek), beraz aldaketarik egongo balitz URLetan, berbideraketan
>> pentsatu behar genuke .htaccess + mod_rewrite edo antzeko soluzioren
>> batekin.
>>
> Zuk ba diozu horrela izango da...<Mocking>
>
>
>> Nik semaforoak guk (hemengo edozeinek) mantentzen (edo desmantentzen,
>> horregatik semaforoak) ditugun proiektuetarako utziko nituzke.
>>
>> Ildo honetan, Softcatalàn nahiko gauza sinplea egiten dute. Beraiek
>> mantentzen dituzten produktu/proiektuen fitxetan (adibidez
>> Kompozer-en[2]) "Traduït per Softcatalà Vegeu el projecte" lotura
>> daukate, eta behin lotura jarraituta proiektuaren argibideak ematen
>> dira: egoera, arduradunak, laguntzaileak, loturak, parte hartzeko
>> jarraibideak, ...
>>
>> Alegia, "kanpoko" jendeari parte hartze zuzena eman fitxak gehitu edo
>> eguneratzeko aukerarekin eta ondoren gure proiektu propioei dagozkienak
>> katalogoaren aparteko wiki orrietan zehaztu.
>>
>>
> Niri ondo iruditzen zait. Bi atal eduki ditzakegu, bata Librezaleko
> proiektuekin eta bestea garrantzitsuak iruditzen zaizkigun beste
> proiektu batzuekin. Gero nahi duenak, Librezalekoak zein kanpokoak,
> eguneratu edo proiektu berriak sartu ahal izango lituzke.
>
> Agian, lehen fase batean eta softkat-en egoera zein den argitu arte,
> bakarrik Librezaleren proiektuekin egin dezakegu hori. Geroago sartu
> ahal izango genituzke besteak.
>
>
Euskaraketak egin dituen edozein itzultzaileren proiektuak argitaratzeko
aukera emango nuke.
>> Nik uste Identi.ca+Twitter aukera ez dela txarra, bakarrarekin geratu
>> behar bada Txopik dion bezela zerbitzu libreari eman behar zaio
>> lehentasuna (eta, bide batez, hori da zerbitzu libreak sustatzeko modu
>> egokiena, erabiliz, eta ez hauen onurez hitz eginez).
>> Teknikoki biek ala biek oso antzeko APIak dituzte, Twitterrekoa
>> beharbada aurreratuagoa da baina behar dugunerako nahikoa da.
>>
>>
> Bale. Egongo ote da bietako mezuak webgunearen azalean erakusteko
> gadgetak dituen CMS-rik, ala eskuz egin beharreko zerbati da?
>
>
http://extensions.joomla.org/extensions/external-contents/social-blogging
Baina Ibaik badio ez duela joomla gomendatzen ziur pisuzko arrazoiak
dituela, ni azal azaletik erabili baitut.
>> Komentatutakoez gain, wikian proposatzen da "Azaleko albisteak" ez
>> sortzea. Nik, aldiz, sortuko nuke, foroko "Berriak" atalaren ordezko
>> gisa eta batez ere azalaren bizigarri gisa (susmoa dut gaur egun foroa
>> ezkutuan bezela geratzen dela).
>>
>>
> Gero hori mantentzeko gai bagara, ez nago horren aurka.
>
Nik Euban esan nuen bezala, prest berriak argitaratzeko.
>> Nire partez, momentuz UEUkoen egoerataz enteratzen saiatuko naiz eta
>> gure balizko asmoen berri emango diet.
>> Egoki ikusten bada, Softcatalàko moldaketak eta bestelakoak eskuratzeaz
>> ere arduratuko naiz.
>>
>>
> Eman beharreko beste lan bat da hau guztia manejatzeko gai den aplikazio
> bat aukeratzea. Orain arte esan diren gauzen artean, uste dut ados
> gaudela hurrengo hauek egon beharko liratekeela azalean (norbaitek ezetz
> uste badu, esan dezala):
> - foroko azken mezuak
> - albisteak
> - Twitter+Identi.ca
> - gainerakoak lotura sinpleak izango lirateke wikira eta beste orri
> batzuetara
>
> Nik ideia gutxi daukat honi buruz, bere sasoian erabili nuen Mambo eta
> Wordpress pixka bat. Softcatalá-koen lana aprobetxatu behar badugu,
> ikusi dudanagatik haiek oso ondo integratu dute MediaWiki eta Drupal.
> Mozilla Hispanokoek berriz Wordpress daukate integratuta wikiarekin.
> Beste konbinazio batzuk ere egongo dira seguru asko... Ni horietako
> edozein ikasi eta erabiltzeko prest nago. Zein izan daiteke aukerarik onena?
>
>
Emaitzak parekoak lor daitezke bide ezberdinetatik, garatu behar
duzuenok aukeratu.
> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago