[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 9, 22:43:53, CET 2009


Julen(e)k dio:
> Nik ere, Txopik bezala, ez daukat horren argi, baina ez gure 
> elkarrizketen tonua alda daitekeelako, teknikoki konplikatua delako 
> Mailmanen mezuak harrapatzea. Ez da foroko mezuak jasotzea bezala, 
> sinpleki SQL galdera batekin bistara baitaitezke horiek guztiak.
>
> Sinpleagoa ikusten dut posta-zerrendei atal berezi eta ikusteko modukoa 
> ematea eta bertan lotura zuzena egitea Mailmanek artxibatzen dituen 
> mezuen indizeari.
>   
Ondo da, konplikatua bada hori egitea, zuk diozun bezala egin dezakegu. 
Loturak jarri Mailmaneko mezuen biltegietara eta kitto. Orain 
"zerrendak" diozula, konturatu naiz bat baino gehiago dagoela. Ni 
hirutara nago harpidetuta: Librezale, Librezale-Mozilla eta Estilo 
liburua. Ba al dago gehiago? Nik lehen biak jarriko nituzke azalean bistan.

Zerrenda honetako inork ba al du arazorik horrela egiten badugu?

> Bai, arazorik gabe lor daiteke Softcatalàkoen moldaketa. Kontuan izan 
> haien webgunearen pieza nagusia dela wikia eta denbora asko eskaini 
> dietela pertsonalizazioari. Wikian bertan, pisu handia katalogoak 
> hartzen du.
>   
Gaur konturatu naiz Mozilla-Hispanon ere MediaWiki erabiltzen dutela 
dokumentazioaren atala kudeatzeko:
http://www.mozilla-hispano.org/documentacion/Portada
> Kontuan izan beharreko detaile txiki baina garrantzitsu bat: Librezaleko 
> zenbait URLk kanpotik lotura asko dituzte (batez ere mozilla/firefox 
> orriek), beraz aldaketarik egongo balitz URLetan, berbideraketan 
> pentsatu behar genuke .htaccess + mod_rewrite edo antzeko soluzioren 
> batekin.  
Zuk ba diozu horrela izango da... <Mocking>

> Nik semaforoak guk (hemengo edozeinek) mantentzen (edo desmantentzen, 
> horregatik semaforoak) ditugun proiektuetarako utziko nituzke.
>
> Ildo honetan, Softcatalàn nahiko gauza sinplea egiten dute. Beraiek 
> mantentzen dituzten produktu/proiektuen fitxetan (adibidez 
> Kompozer-en[2]) "Traduït per Softcatalà Vegeu el projecte" lotura 
> daukate, eta behin lotura jarraituta proiektuaren argibideak ematen 
> dira: egoera, arduradunak, laguntzaileak, loturak, parte hartzeko 
> jarraibideak, ...
>
> Alegia, "kanpoko" jendeari parte hartze zuzena eman fitxak gehitu edo 
> eguneratzeko aukerarekin eta ondoren gure proiektu propioei dagozkienak 
> katalogoaren aparteko wiki orrietan zehaztu.
>   
Niri ondo iruditzen zait. Bi atal eduki ditzakegu, bata Librezaleko 
proiektuekin eta bestea garrantzitsuak iruditzen zaizkigun beste 
proiektu batzuekin. Gero nahi duenak, Librezalekoak zein kanpokoak, 
eguneratu edo proiektu berriak sartu ahal izango lituzke.

Agian, lehen fase batean eta softkat-en egoera zein den argitu arte, 
bakarrik Librezaleren proiektuekin egin dezakegu hori. Geroago sartu 
ahal izango genituzke besteak.

> Nik uste Identi.ca+Twitter aukera ez dela txarra, bakarrarekin geratu 
> behar bada Txopik dion bezela zerbitzu libreari eman behar zaio 
> lehentasuna (eta, bide batez, hori da zerbitzu libreak sustatzeko modu 
> egokiena, erabiliz, eta ez hauen onurez hitz eginez).
> Teknikoki biek ala biek oso antzeko APIak dituzte, Twitterrekoa 
> beharbada aurreratuagoa da baina behar dugunerako nahikoa da.
>   
Bale. Egongo ote da bietako mezuak webgunearen azalean erakusteko 
gadgetak dituen CMS-rik, ala eskuz egin beharreko zerbati da?

> Komentatutakoez gain, wikian proposatzen da "Azaleko albisteak" ez 
> sortzea. Nik, aldiz, sortuko nuke, foroko "Berriak" atalaren ordezko 
> gisa eta batez ere azalaren bizigarri gisa (susmoa dut gaur egun foroa 
> ezkutuan bezela geratzen dela).
>   
Gero hori mantentzeko gai bagara, ez nago horren aurka.
> Nire partez, momentuz UEUkoen egoerataz enteratzen saiatuko naiz eta 
> gure balizko asmoen berri emango diet.
> Egoki ikusten bada, Softcatalàko moldaketak eta bestelakoak eskuratzeaz 
> ere arduratuko naiz.
>   
Eman beharreko beste lan bat da hau guztia manejatzeko gai den aplikazio 
bat aukeratzea. Orain arte esan diren gauzen artean, uste dut ados 
gaudela hurrengo hauek egon beharko liratekeela azalean (norbaitek ezetz 
uste badu, esan dezala):
- foroko azken mezuak
- albisteak
- Twitter+Identi.ca
- gainerakoak lotura sinpleak izango lirateke wikira eta beste orri 
batzuetara

Nik ideia gutxi daukat honi buruz, bere sasoian erabili nuen Mambo eta 
Wordpress pixka bat. Softcatalá-koen lana aprobetxatu behar badugu, 
ikusi dudanagatik haiek oso ondo integratu dute MediaWiki eta Drupal. 
Mozilla Hispanokoek berriz Wordpress daukate integratuta wikiarekin. 
Beste konbinazio batzuk ere egongo dira seguru asko... Ni horietako 
edozein ikasi eta erabiltzeko prest nago. Zein izan daiteke aukerarik onena?

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago