[Librezale] Webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Abe 9, 21:38:04, CET 2009


Aurrekoan erantzun nuen, baina eranskinek gehiegi okupatzen dutenez ez
zitzaizuen helduko... Berriro bidaltzen dut eranskin gabe, ea bestea
publikatzen den:


Aupa,

nik webgune berria egiten laguntzeko gogoa badut, baina denbora...
oraintxe hasi naiz lanean eta nahiko larri nabil denboraz. Dena den,
ahal dudanean lagunduko dut.

Assarren proposamena ikusi dut eta gustatu zait.

Aspertuta nengoen batean Librezaleren webgunerako diseinu bat prestatzen
aritu nintzen, zerbait egitearren, eta hemen eransten dizuet SVG
fitxategia (eta hau ikusi ezin dutenentzat PNGa). Ez da beste munduko
ezer, baina tira. Enara baten irudia hartu nuen, aurreko eztabaidetan
enara eta basurdearen ideiak irten zirelako (eta basurdearena askoz
zailagoa delako ;-) ). Ea zer deritzozuen.

Nik diseinuan lagundu dezaket, baina esan dizuedan bezala, ez dakit
zenbat denbora izango dudan. Drupal eta kontu horietan... ez daukat
esperientziarik beraz ezin dut ezer esan. Joomla erabili nuen, baina
ezin dut besteekin alderatu (eta egia esan Joomla ez nuke gomendatuko).

Bide batez, Nikdutnickekoa bukaera behintzat ikusi nuen eta gustatu
zitzaidan. Zorionak bioi!

Ondo izan,

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago