[Librezale] Webgune berria
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 9, 12:51:55, CET 2009
lr., 2009.eko aberen 05a 00:04(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Txopi(e)k dio:
>
> > - Eta oraindik garrantzitsuagoa dena, zerrenda honetako mezuak
> > librezaleko lehen orrialdean ikustea nahi dugu? Nik ez daukat argi. Hori
> > egiten badugu guk hemen hitz egiteko tonua behintzat desberdina izango
> > dela uste dut.
>
> Nik ez daukat arazorik horrekin. Beti ulertu dudanagatik, Librezalen
> egiten den guztia da publikoa, eta alde horretatik uste dut ez
> litzatekeela arazorik egon beharko. Eta kontuan izan jadanik publikoki
> kontsulta daitezkeela Librezaleren webgunetik (nahiz eta pixka bat
> ezkutatuago egon). Hala ere, ulertzen dut zerrendan mezuak idazten dugun
> guztion kontsentsua behar duen zerbait izan daitekeela.
Nik ere, Txopik bezala, ez daukat horren argi, baina ez gure
elkarrizketen tonua alda daitekeelako, teknikoki konplikatua delako
Mailmanen mezuak harrapatzea. Ez da foroko mezuak jasotzea bezala,
sinpleki SQL galdera batekin bistara baitaitezke horiek guztiak.
Sinpleagoa ikusten dut posta-zerrendei atal berezi eta ikusteko modukoa
ematea eta bertan lotura zuzena egitea Mailmanek artxibatzen dituen
mezuen indizeari.
> > - "Wiki berria" aipatzen duzu. Daukagun mediawiki-a aldatu behar dugu
> > ala? Ni ez naiz horretaz enteratu.
>
> Wikian sartu dudan proposamena "nire" proposamena da, eta hori
> webgunearen aldaketarako abiapuntutzat hartuta ere (hori erabakitzen
> badugu), espero dut dezente aldatuko dela denborarekin. Beraz, ez dut
> erabakitatzat ezer hartu oraingoz.
>
> "Wiki berria" idatzi dudan tokian zera esan nahi dut: Julenek esan zuen
> Softcatalá-ren eredua gustuko zuela eta haiei eskatu ahal zitzaiela
> MediaWiki gainean egin duten lan guztia guri pasatzeko (hori ulertu nuen
> nik), eta nik erantzun nion nik ere gustuko nuela ideia hori. Hortik
> abiatuta, "wiki berria" izango litzateke orain daukagun MediaWiki-aren
> moldaketa, Softcatalá-ren lana aprobetxatuz.
Bai, arazorik gabe lor daiteke Softcatalàkoen moldaketa. Kontuan izan
haien webgunearen pieza nagusia dela wikia eta denbora asko eskaini
dietela pertsonalizazioari. Wikian bertan, pisu handia katalogoak
hartzen du.
Kontuan izan beharreko detaile txiki baina garrantzitsu bat: Librezaleko
zenbait URLk kanpotik lotura asko dituzte (batez ere mozilla/firefox
orriek), beraz aldaketarik egongo balitz URLetan, berbideraketan
pentsatu behar genuke .htaccess + mod_rewrite edo antzeko soluzioren
batekin.
> > - Webguneko lehen orrian foroko eta zerrendako mugimendua erakustekotan,
> > foroko mugimendua zerrendakoaren gainean jarriko nuke. Azken finean
> > foroa askoz gauza publikoagoa da eta gure webgunera gerturatu
> > daitezkeenentzat ere erabilgarriagoa edo. Ez dakit, niri behintzat
> > horrela iruditzen zait...
>
> Nigatik ados.
Nik momentuz ez nuke azalaren aurkezpena eztabaidatuko: bil ditzagun
esku artean izango ditugun piezak lehenengo (nahi ditugun ezaugarriak +
gure helburuak lortzeko tresnak) eta osa dezagun puzzlea gero.
> > - Proposamenean semaforoen kontua ere jarri duzu. Nik dakidala ez gai
> > honetan ez dugu erabakirik hartu. Gogoan dut Juleni UEUko software
> > katalogoa eguneratzen duenari jende gehiagorekin batera wiki bitartez
> > lanean jarraitu nahi zuen ala ez galdetzeko eskatu niola. Pertsona
> > horrek baiezkoa eman ezean nik ez dut egokia ikusten lana bikoiztea.
> > Beraz, webgune berrian hori jarri ala ez erabaki ahal izateko, aurretiaz
> > gai hori lotu beharko dugu. Ez?
>
> Ez da erabakia, proposamena da. Ondo dago UEUrekin hitz egitea haiek zer
> egingo duten jakiteko, baina ez dut uste semaforoen ideia gauzatzera
> bezain "urruti" iritsiko direnik. Ze honek ere arrisku bat dauka, beste
> batzuek egin duten lana epaitzearena. Demagun OOo-ren euskaraketaren
> egoerari semaforoa jartzen diogula, eta semaforo hori gorria dela (dena
> delakoagatik). Ba hori pixka bat delikatua izan daiteke. Horregatik,
> nahiz eta nik proposamenean sartu, ondo pentsatu behar dugu semaforoen
> kontua egiten dugun ala ez.
>
> Semaforoak ez baditugu jartzen, eta soilik euskaraz zer dagoen eta zer
> ez dagoen esatera bagoaz, orduan bai, UEUk egin dezakeen lana
> errepikatzea izan daiteke hori. Agian, semaforoena Librezalek bere gain
> hartzen dituen lokalizazioekin bakarrik egin daiteke...
>
> Beste aukera bat izan daiteke zuzenean softkat-era lotura egitea,
> haiekin hitz egin ondoren.
Aurreko mezu batean[1] hasi ginen honekin, baina hari hori hasi zuenaren
erantzun ezak gaia akabatu zuelakoan nago.
Nik semaforoak guk (hemengo edozeinek) mantentzen (edo desmantentzen,
horregatik semaforoak) ditugun proiektuetarako utziko nituzke.
Ildo honetan, Softcatalàn nahiko gauza sinplea egiten dute. Beraiek
mantentzen dituzten produktu/proiektuen fitxetan (adibidez
Kompozer-en[2]) "Traduït per Softcatalà Vegeu el projecte" lotura
daukate, eta behin lotura jarraituta proiektuaren argibideak ematen
dira: egoera, arduradunak, laguntzaileak, loturak, parte hartzeko
jarraibideak, ...
Alegia, "kanpoko" jendeari parte hartze zuzena eman fitxak gehitu edo
eguneratzeko aukerarekin eta ondoren gure proiektu propioei dagozkienak
katalogoaren aparteko wiki orrietan zehaztu.
> > - Twitter-eko mezuak ere aipatzen dira. Ideia hona iruditzen zait
> > mikroblogging sistemak Librezalen integratzea. Kontua da nik ez dudala
> > Twitter erabiltzen, baizik eta identi.ca. Nik dakidala twitterrek
> > software jabeduna erabiltzen du eta edukiek copyright-a dute
> > (microblogging mezuak egile ezkubideak izan baditzakete behintzat).
> > Identi.ca-k berriz StatuNet software librea erabiltzen du (AGPL) eta
> > edukiak libreak dira (CC BY). Librezalen microblogging-a sustatzekotan,
> > Identi.ca/StatusNet bezalako zerbitzuei lehentasuna eman beharko
> > geniekela uste dut. Laburubilduz, nire ustez Identi.ca bakarrik edo
> > Identi.ca+Twitter (teknikoki aukera zailena), baina Twittter bakarrik ez.
>
> Ados. Nik badaukat kontua Identi.ca-n, baina gehiago erabiltzen dut
> Twitter (askoz gehiago ere ez, egia esan). Baina zurekin nago hobe dela
> zerbitzu libreagoak erabiltzea.
Nik uste Identi.ca+Twitter aukera ez dela txarra, bakarrarekin geratu
behar bada Txopik dion bezela zerbitzu libreari eman behar zaio
lehentasuna (eta, bide batez, hori da zerbitzu libreak sustatzeko modu
egokiena, erabiliz, eta ez hauen onurez hitz eginez).
Teknikoki biek ala biek oso antzeko APIak dituzte, Twitterrekoa
beharbada aurreratuagoa da baina behar dugunerako nahikoa da.
Komentatutakoez gain, wikian proposatzen da "Azaleko albisteak" ez
sortzea. Nik, aldiz, sortuko nuke, foroko "Berriak" atalaren ordezko
gisa eta batez ere azalaren bizigarri gisa (susmoa dut gaur egun foroa
ezkutuan bezela geratzen dela).
Nire partez, momentuz UEUkoen egoerataz enteratzen saiatuko naiz eta
gure balizko asmoen berri emango diet.
Egoki ikusten bada, Softcatalàko moldaketak eta bestelakoak eskuratzeaz
ere arduratuko naiz.
Ea ba pixkanaka hau aurrera eramaten dugun.
Julen.
[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2009-October/002493.html
[2] http://www.softcatala.org/wiki/Rebost:KompoZer
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago