[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Abe 5, 00:04:36, CET 2009


Txopi(e)k dio:
 > :-). Hala ere, galdera eta iruzkin batzuk dauzkat:
 > - Teknikoki egin daitekeen ala ez diozunean, batez ere posta zerrendako
 > mezuak eta forokoak webgunean erakusteagatik diozula suposatzen dut.

Bai, horixe.

 > - Eta oraindik garrantzitsuagoa dena, zerrenda honetako mezuak
 > librezaleko lehen orrialdean ikustea nahi dugu? Nik ez daukat argi. Hori
 > egiten badugu guk hemen hitz egiteko tonua behintzat desberdina izango
 > dela uste dut.

Nik ez daukat arazorik horrekin. Beti ulertu dudanagatik, Librezalen 
egiten den guztia da publikoa, eta alde horretatik uste dut ez 
litzatekeela arazorik egon beharko. Eta kontuan izan jadanik publikoki 
kontsulta daitezkeela Librezaleren webgunetik (nahiz eta pixka bat 
ezkutatuago egon). Hala ere, ulertzen dut zerrendan mezuak idazten dugun 
guztion kontsentsua behar duen zerbait izan daitekeela.

 > - "Wiki berria" aipatzen duzu. Daukagun mediawiki-a aldatu behar dugu
 > ala? Ni ez naiz horretaz enteratu.

Wikian sartu dudan proposamena "nire" proposamena da, eta hori 
webgunearen aldaketarako abiapuntutzat hartuta ere (hori erabakitzen 
badugu), espero dut dezente aldatuko dela denborarekin. Beraz, ez dut 
erabakitatzat ezer hartu oraingoz.

"Wiki berria" idatzi dudan tokian zera esan nahi dut: Julenek esan zuen 
Softcatalá-ren eredua gustuko zuela eta haiei eskatu ahal zitzaiela 
MediaWiki gainean egin duten lan guztia guri pasatzeko (hori ulertu nuen 
nik), eta nik erantzun nion nik ere gustuko nuela ideia hori. Hortik 
abiatuta, "wiki berria" izango litzateke orain daukagun MediaWiki-aren 
moldaketa, Softcatalá-ren lana aprobetxatuz.

 > - Webguneko lehen orrian foroko eta zerrendako mugimendua erakustekotan,
 > foroko mugimendua zerrendakoaren gainean jarriko nuke. Azken finean
 > foroa askoz gauza publikoagoa da eta gure webgunera gerturatu
 > daitezkeenentzat ere erabilgarriagoa edo. Ez dakit, niri behintzat
 > horrela iruditzen zait...

Nigatik ados.

 > - Proposamenean semaforoen kontua ere jarri duzu. Nik dakidala ez gai
 > honetan ez dugu erabakirik hartu. Gogoan dut Juleni UEUko software
 > katalogoa eguneratzen duenari jende gehiagorekin batera wiki bitartez
 > lanean jarraitu nahi zuen ala ez galdetzeko eskatu niola. Pertsona
 > horrek baiezkoa eman ezean nik ez dut egokia ikusten lana bikoiztea.
 > Beraz, webgune berrian hori jarri ala ez erabaki ahal izateko, aurretiaz
 > gai hori lotu beharko dugu. Ez?

Ez da erabakia, proposamena da. Ondo dago UEUrekin hitz egitea haiek zer 
egingo duten jakiteko, baina ez dut uste semaforoen ideia gauzatzera 
bezain "urruti" iritsiko direnik. Ze honek ere arrisku bat dauka, beste 
batzuek egin duten lana epaitzearena. Demagun OOo-ren euskaraketaren 
egoerari semaforoa jartzen diogula, eta semaforo hori gorria dela (dena 
delakoagatik). Ba hori pixka bat delikatua izan daiteke. Horregatik, 
nahiz eta nik proposamenean sartu, ondo pentsatu behar dugu semaforoen 
kontua egiten dugun ala ez.

Semaforoak ez baditugu jartzen, eta soilik euskaraz zer dagoen eta zer 
ez dagoen esatera bagoaz, orduan bai, UEUk egin dezakeen lana 
errepikatzea izan daiteke hori. Agian, semaforoena Librezalek bere gain 
hartzen dituen lokalizazioekin bakarrik egin daiteke...

Beste aukera bat izan daiteke zuzenean softkat-era lotura egitea, 
haiekin hitz egin ondoren.

 > - Twitter-eko mezuak ere aipatzen dira. Ideia hona iruditzen zait
 > mikroblogging sistemak Librezalen integratzea. Kontua da nik ez dudala
 > Twitter erabiltzen, baizik eta identi.ca. Nik dakidala twitterrek
 > software jabeduna erabiltzen du eta edukiek copyright-a dute
 > (microblogging mezuak egile ezkubideak izan baditzakete behintzat).
 > Identi.ca-k berriz StatuNet software librea erabiltzen du (AGPL) eta
 > edukiak libreak dira (CC BY). Librezalen microblogging-a sustatzekotan,
 > Identi.ca/StatusNet bezalako zerbitzuei lehentasuna eman beharko
 > geniekela uste dut. Laburubilduz, nire ustez Identi.ca bakarrik edo
 > Identi.ca+Twitter (teknikoki aukera zailena), baina Twittter bakarrik ez.

Ados. Nik badaukat kontua Identi.ca-n, baina gehiago erabiltzen dut 
Twitter (askoz gehiago ere ez, egia esan). Baina zurekin nago hobe dela 
zerbitzu libreagoak erabiltzea.

--------

Oso ondo. Beste inor? :)

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago