[Librezale] Webgune berria

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Abe 4, 22:58:14, CET 2009


assar(e)k dio:
> Kaixo.
>
> Librezaleren webgune berriaren azala egiteko proposamen bat prestatu 
> dut. Hemen utzi dut, wikian:
> http://wiki.librezale.org/index.php/Webgunearen_eguneraketa
>
> Hasierako zirriborro bat besterik ez da. Wikian utzi dut edozeinek 
> aldatu ahal izateko eta ekarpenak egin.
>
> Nahiz eta hainbat gauza proposatu, ez dakit teknikoki posible den 
> horietako batzuk egitea.
>   

Zure proposamenak irakurri berri ditut. Lehenik eta behin eskerrak eman
nahi dizkizut gai hau aurrera atera dadin egiten ari zaren lanagatik.

Prestatu duzuna irakurri dut eta orokorrean egokia eta egingarria
iruditzen zait (teknikoki nola egingo dugun oraindik ez badakigu ere
:-). Hala ere, galdera eta iruzkin batzuk dauzkat:
- Teknikoki egin daitekeen ala ez diozunean, batez ere posta zerrendako
mezuak eta forokoak webgunean erakusteagatik diozula suposatzen dut.
Eskuz armiarma deritzon programa horietako bat programatzeaz gain inork
Mailmaneko mezuak kanpora ateratzeko beste tresnarik ezagutzen du? Eta
PunBB-koak?
- Eta oraindik garrantzitsuagoa dena, zerrenda honetako mezuak
librezaleko lehen orrialdean ikustea nahi dugu? Nik ez daukat argi. Hori
egiten badugu guk hemen hitz egiteko tonua behintzat desberdina izango
dela uste dut.
- "Wiki berria" aipatzen duzu. Daukagun mediawiki-a aldatu behar dugu
ala? Ni ez naiz horretaz enteratu.
- Webguneko lehen orrian foroko eta zerrendako mugimendua erakustekotan,
foroko mugimendua zerrendakoaren gainean jarriko nuke. Azken finean
foroa askoz gauza publikoagoa da eta gure webgunera gerturatu
daitezkeenentzat ere erabilgarriagoa edo. Ez dakit, niri behintzat
horrela iruditzen zait...
- Proposamenean semaforoen kontua ere jarri duzu. Nik dakidala ez gai
honetan ez dugu erabakirik hartu. Gogoan dut Juleni UEUko software
katalogoa eguneratzen duenari jende gehiagorekin batera wiki bitartez
lanean jarraitu nahi zuen ala ez galdetzeko eskatu niola. Pertsona
horrek baiezkoa eman ezean nik ez dut egokia ikusten lana bikoiztea.
Beraz, webgune berrian hori jarri ala ez erabaki ahal izateko, aurretiaz
gai hori lotu beharko dugu. Ez?
- Twitter-eko mezuak ere aipatzen dira. Ideia hona iruditzen zait
mikroblogging sistemak Librezalen integratzea. Kontua da nik ez dudala
Twitter erabiltzen, baizik eta identi.ca. Nik dakidala twitterrek
software jabeduna erabiltzen du eta edukiek copyright-a dute
(microblogging mezuak egile ezkubideak izan baditzakete behintzat).
Identi.ca-k berriz StatuNet software librea erabiltzen du (AGPL) eta
edukiak libreak dira (CC BY). Librezalen microblogging-a sustatzekotan,
Identi.ca/StatusNet bezalako zerbitzuei lehentasuna eman beharko
geniekela uste dut. Laburubilduz, nire ustez Identi.ca bakarrik edo
Identi.ca+Twitter (teknikoki aukera zailena), baina Twittter bakarrik ez.

Horra hor bururatu zaizkidan ekarpenak. Baligarriak aurkitzea espero dut.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago