[Librezale] Fwd: Premios Buber Sariak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Abe 1, 22:34:40, CET 2009
patxi gaztelumendi-(e)k idatzi zuen:
> Baina zuetako inork sinesten al du sariketetan?
> ez joatea proposatzen dut nik... benetan.
>
> Buber sariak, bere burua saritzeko baino ez dira...
Buber sariak Buberrek berak merezi ez duen zerbait dira. Haseran ez dakit
baina orain behintzat atzera botatzen nauten hats indartsua dute. Ez
daukate inungo irizpiderik eta hara joaten diren dexentek asko, hitz egin
eta ezer gutxi egiten dutenetakoak dira. Guk nahi baino gutxiago egiten
dugu noski, baina behintzat ez gara guay batzuk.
Daukaten ganora gutxiarekin nork daki zeini demontre tokatuko sari bat edo
beste. Gu saridun tokatzekotan boikota edo antzeko zerbait egitea baino
(horrenbeste ere ez du uste merezi dutenik), kasurik ere ez nieke egingo.
Kasurik txikiena ere ez.
Teketen, handik ibiliko bazara, nigatik egintzazu despistatuarena. Edo
saridun suertatuz gero gora igo eta denen aurrean sariak ikarragarri
goratu, erabiltzen dituzten irizpide profesionalak laudoriotuz eta
horrela. Zuk bakarrik dakizun bezala, han bildutako jendearen kontzientzia
ikutuz (horaindik gogoan dut Stallman Zarautza joan zenean bildutako
jendearen aurrean bota zenituenak ;-)
Beno, hau ideia bat besterik ez da eh? Ez dut uste e-mail bitartez eta
hainbat jende desberdin hemen bildurik horrelako zerbait egitea adostuko
dugunik (ezta Teketenek horrelako papera egitea nahiko lukenik). Baina nik
fantasia hori imaginatzen ederki pasatu dut :-)
Txopi.
>
> eta txantxullo gehiago ere aipatuko nituzke, esaten jarrita... aurrez
> aurre gaudenerako.
>
> ptx www.irratia.com
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago