[Librezale] Elgg euskaraz

teketen teketen a bildua gmail.com
Al, Abu 3, 15:11:45, CEST 2009


Aupa lagunak,

Elgg sare sozialak sortzeko tresnaren euskarazko hizkuntz fitxategi guztiak
eta estandarrak ez diren zenbait pluginenak gehitzen dituen itzulpena igo
dugu. Probatuta badago ere, gauzak asko findu behar dira oraindik. Hala ere,
nahiko erabilgarria da jada.

Aldaketarik egiten badituzue, aldaketa horiek, komentarioak, iritziak etab.
*gorka[abildua]elurnet.net* helbidera egin ditzakezue. Zuen aldaketak bidali
eta koordinatu ondoren Elgg-ko orri
ofizialean<http://community.elgg.org/mod/plugins/world.php?plugin_type=languagepack>eta
elurnet.net<http://elurnet.net/index.php?option=com_docman%20task=cat_view%20gid=31%20ItemId=12>orrian
igoko ditugu. Parte hartzeko beste erarik ikusten baduzue edo
lokalizazioan gehiago sartu nahi baduzue, esan eta saiatuko gara bideratzen.


*Bertsioen izendapenak*

   - 0.1 Bertsioa *ORAIN*: Ia %100ean, depurazio falta, proba gehiago falta,
   zuzenketa eta terminologian aldaketak egon daitezke.
   - 0.5 Bertsioa: %100 ean, zuzenketa gehiena eta terminologian
   adostasunak.
   - 0.9 Bertsioa: %100 itzulia, zuzenketa guztiak eginda. Azken ukituak.
   - 1.0 Bertsio: %100 itzulia, zuzenketa eta proba guztiak eginda.

Espero denontzat interesgarria izatea
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090803/7412e8ad/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago