[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Ibai Oihanguren
3arrano a bildua 3arrano.com
As, Api 21, 22:27:20, CEST 2009
Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz eta
zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
zenuke.
(aspaldian kasu gutxi egin diet Librezaleko kontuei, sentitzen dut)
Ibai.
Jatorrizko mezua: ar., 2009-04-21 13:55 +0200, egilea: Txopi
> gorka azkarate-(e)k idatzi zuen:
> > Software librearen aldeko
> > ituna<http://feedproxy.google.com/%7Er/sustatu/%7E3/Yrxyr9VJcQQ/1239703258>
> > Sustatu<https://www.google.com/reader/view/feed/http%3A%2F%2Ffeeds2.feedburner.com%2Fsustatu>.com
> > gunean Eneko
> > Astigarragak utzitako mezua ikusi duzue? Badaezpada, hementxe doakizue:
> >
> > Software librearen aldeko ituna <http://www.freesoftwarepact.eu/> edo
> > *"Free
> > Software Pact Initiative"*, 2009ko ekainean ospatuko diren Hauteskunde
> > Europarretara aurkeztuko diren hautagai politikoek Software librearen
> > aldeko
> > paktu edo ituna
> > <http://www.freesoftwarepact.eu/post/The-Free-Software-Pact>sinatu
> > dezaten kanpaina bat da. Ekimena
> > Frantzian <http://www.candidats.fr/> , Belgikan
> > <http://www.candidats.be/>eta
> > Italian <http://www.softwarelibero.it/> hasi zen, baina Europa mailara
> > zabaldu da eta helburua software librea balioztatzea eta hautagaien aldeko
> > konpromisoa lortzea da.
>
> Bai, irakurri dut horren berri pare bat lekutan eta niri pertsonalki ez
> zait ekimen ona iruditzen. Ez dut Sustatun ezer esan nahi izan
> (antisistema etiketa jarri eta kasurik egingo ez didatelako) baina nire
> ustez kontu hori Lobby antzeko bat sortzea da.
>
> Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek intituzio demokratikoetan
> presioa egiteko erabiltzen dituzten presio talde horietako bat eratzea.
> Software askea IKT enpresaten gero eta hedatuago dago eta nolabait
> esatearren ekimen honek ez nau harritzen. Baina Librezaleko talde bezala
> ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke? Seguraski bai, baina
> ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta sarearen autoerregulazioaren
> aldekoa, ez indartsuenek joku demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken
> finean, ekimen horrek hori bait du helburu.
>
> Software askearen aldekoa banaiz, bazar eredua gogoko badut eta
> Librezaleren independentziaz arro banago, ez da software librea zabaltzeko
> bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea bidea da, ez
> helmuga.
>
> Gai horren kontura zerbait egitekotan, bere aurka aritzea izango zen.
> Barrutik kritika gogor bat egirea, helburu on batek bitartekoak on egiten
> ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako denborarik ere ez
> daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko aukera asko dituen jarrera
> da gainera.
>
> Ez dakit idatzi dudanetik ezer argirik ulertu daitekeenik baina nik
> behintzat bota dut bota behar nuena eta kitto.
>
> Goraintziak guztioi,
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago