[Librezale] WordPress foroa (Lehen: foro erabiltzaile debekatua)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 16, 23:57:37, CEST 2009


Julen(e)k dio:
> 2009/4/11 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
>> Atzo saioa hasi nuen foroan nire kontua indarrean zegoela baieztatzeko,
>> eta gero WordPress foroa sortzea eskatu nuen. Orain konturatu berri naiz
>> edozer egiten saiatzen banaiz, PunBBk ohar hau botatzen didala:
>>
>> =================================================================
>> Info
>>
>> Foro honetan sartzea debekatuta duzu. Debekua ezarri duen
>> administratzaile edo moderatzaileak mezu hau utzi du:
>>
>> Banned by Akismet
>>
>> Mesedez, zalantzak foroko administratzaileri zuzendu: oelkoro a bildua gmail.com.
>> =================================================================
>>
>> Atzo azaldu nuen bezala, ez dakit zergatik nagoen spamer bezala
>> sailkatua, baina banago. Administrariok zerbait gehiago egin behar
>> duzuela uste dut. Sentitzen dut lana ematea...
> 
> Aurrekoan esan bezala zure erabiltzailea ez dago baneatuen zerrendan :S
> 
> IP finkoa daukazu? akaso horrekin nahaste-borrasteren bat daukagu datu-basean?

Lanetik eta etxetik konektatu naiz forora eta arazoa berdina da. Ez dut
uste lanetik inoiz konektatu naizenik, beraz IP helbideak ez dauka
zerikusirik.

> 
> Besteok, ideiarik?

Ez dakit PunBBn Akismet nola dabilen. Saiatuko naiz zerbait begiratzen...

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago