[Librezale] Proposamena/Eskaria: WordPress elebidun bat
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Api 15, 18:05:54, CEST 2009
Aupa:
Nire lagun batek proiektu honetan parte hartzen du: http://neskateka.net/
Laudioko hirigintzari buruzko ausnarketa talde bat da, 8 neskez osatua
dago (hortik ei dator webgunearen izena) eta helburua, hirigintza arloan
herriko jendearen nahiak Udalari jakinaraztea da. Udala ekarpenak hartzeko
prest dago antza.
Kontua da WordPress-eko bloga euskaraz ere mintzatzea saiatu direla, baina
ez dute lortu. Pluginen bat instalatu dute (ez dakit zein), baina
partaideek ezagutza tekniko askorik ez dutenez, kateak orain ingelesez
ikusten dituzte eta "euskara" jarri beharrean "basque" jartzen du. Edukiak
euskaraz nola argitaratu behar diren ere ez dakite.
Beraz, behar dutena, bloga ondo euskaratzea da (plugina nola instalatu
duten begiratu, beste plugin bat instalatu, mu-wordpress bat jartzea,
kateren bat falta bada euskaratzea, ... edo horrelako zerbait) eta
norbaitek nola erabili behar duten azalduz, mini-ikastaro bat ematea
(edukiak hizkuntza bietan nola sartu behar diren).
Inor animatzen da herri ekimen horretan euskara baldintza berdinetan egon
dadin laguntzen? Eskatuz gero, diruren bat ordaintzeko prest daudela uste
dut.
Nik egin nezake, baina topera nabil. Lanez guztiz gainezka eta laster
gainera atzerrira noa oporretan. Beraz, beste norbaitek egin nahiko balu,
esatea besterik ez du.
Inork erantzuten ez badu, egun batzuk barru deialdi hau beste zerrenda
batzuetan zabalduko dut.
Eskerrik asko,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago