[Librezale] WordPress foroa (Lehen: foro erabiltzaile debekatua)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Api 10, 13:58:43, CEST 2009


Julen(e)k dio:
> Aupa Ander!
> 
> 2009/4/8 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>:
>> Aupa!
>>
>>  Foroko erabiltzaile zerrendan 'Txopi' Debekatua ikusi dut. Ez dakit
>> zehazki zer den hori.
>> 'topsexXXX' erabiltzaile bat debekatua ez ninduke harrituko, baina txopi
>> izatea bakarra????
> 
> Foroko debekatuen zerrendan begiratu dut eta hor ez da ageri Txopi.
> Bere profila ere ondo dago, "members" taldean ageri da.
> 
> Akismetekin izan dira kasuak non erabiltzaile erregistratuek pare bat
> lotura idaztearekin baneatuta geratu diren. Azkenaldian ez da
> horrelakorik gertatu baina.
> 
> Beraz, "Debekatuta" jarri arren, esango nuke dena ondo dagoela. Ezin
> esplikatu ordea zergatik ez den "Kidea" bezala agertzen.

Ez dakit zergatik izango den (agian estekak jartzeagatik) baina
iraganean arazoak izan ditut foroan parte hartzeko. Jada ahaztua daukat
baina nire azken bidalketa edo iruzkinak argitaratu ere egin ez zirela
uste dut. Ezin dut ziurtatu. Azkenaldian egia esan ez dut parte hartzen
eta ez dakit arazo hori konpondu zen ala ez.

Oker ez banago, WordPress-eko foro bat sortu behar dugu eta WPEU bloga
kendu. Administrari baten batek WordPress foroa sortu dezala mesedez
(moderatzailea ni neu izan naiteke baina lan hau egin nahi duen beste
norbat belago esan dezala) eta ni, egin beharreko beste aldaketak egiten
joango naiz.

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago