[Librezale] foro erabiltzaile debekatua
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 8, 10:06:27, CEST 2009
Aupa Ander!
2009/4/8 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>:
> Aupa!
>
> Foroko erabiltzaile zerrendan 'Txopi' Debekatua ikusi dut. Ez dakit
> zehazki zer den hori.
> 'topsexXXX' erabiltzaile bat debekatua ez ninduke harrituko, baina txopi
> izatea bakarra????
Foroko debekatuen zerrendan begiratu dut eta hor ez da ageri Txopi.
Bere profila ere ondo dago, "members" taldean ageri da.
Akismetekin izan dira kasuak non erabiltzaile erregistratuek pare bat
lotura idaztearekin baneatuta geratu diren. Azkenaldian ez da
horrelakorik gertatu baina.
Beraz, "Debekatuta" jarri arren, esango nuke dena ondo dagoela. Ezin
esplikatu ordea zergatik ez den "Kidea" bezala agertzen.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago