[Librezale] Fwd: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 1, 11:09:28, CEST 2009
ar., 2009.eko marren 31a 16:18(e)an, Asier(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Julen,
>
> Barkaidazu, ez dut eskuliburua zein den argitu, gaian sartuta zaudetenez
> denok ezagutuko zenutelakoan nengoen. Hauxe
> <http://infocom.deusto.es/openoffice-3-eskuliburua> da, unibertsitateko
> webgunean zintzilikatu dut pdf eta odt formatuetan ikasle eta irakasleok
> eskura izan dezagun.
Lan mardula eta konpletoa ematen du, erreferentzia ona, nolanahi ere.
> Zuk emandako informazioa da behar dudana, esaten duzun bezala, seguru
> jakiteko ezertan hasi aurretik ez dagoela horrelako ezer egina eta ez
> dabilela inor horretan lanean. Berarekin harremanetan jartzen saiatuko
> naiz. Nolanahi ere, hnelako itzulpen lan batek zentzua eta tokia daukala
> iruditzen zaizu, ezta?
Bai, pentsa zenbat lekutan erabil daitekeen eskuliburu hori: ikastetxe
eta unibertsitateetan, enpresetan, administrazio publikoan,
norbanakoaren erreferentzia gisa, ... OOo erabili nahi den leku orotan
du tokia.
Hau egiteko ardura hartzen baduzue, ziurtatu beraz inor ez dagoela lan
hau egiten eta zuek egindakoa ofiziala izango dela (egileek halako
aukerarik emango balute behintzat).
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago