[Librezale] Software librea nahi dugu

Iratxe Esnaola Arribillaga extari a bildua gmail.com
Or, Ira 19, 11:54:34, CEST 2008


Aupa!

jakin dezazuen, atzo mezu bat bidali nien ekimenekoei,
softwarelibreanahidugu.org ere martxan jarri zezaten, sortu duten gunea
elebiduna izatearekin konformatu ezinean edo... ;-)

gaur erantzun didate eta atzo bertan erreserbatu zuten, talde gisa sinatu
duen Reciclanet.org-koek. Suposatzen dut, beraz, proposamena aurrera doala.
;-)

horixe zen.
jakin zenezaten.

eta... librezalek de-rri-go-rrez egon behar du. ;-)

muuuxuak,
iRaTXe.


On Fri, Sep 19, 2008 at 11:48, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:

> Julen-(e)k idatzi zuen:
> > Aupa,
> >
> > Pentsatzen nuen Txopik honez gero mezua zerrendara bidaliko zuela,
> > baina oker nago antza xD
>
> Egia da! 8-0
>
> Librezale, nola ez, ekimen hau aurkeztu beharreko lekuen artean dago[1].
> Eta ni mezua bidali nuelakoan nengoen! Eskerrik asko informazioa
> zabaltzeagatik Julen, eginda zegoelakoan bait nengoen.
>
> >
> > K&I Indymediatik:
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/09/52901.shtml
> >
> > Mezu honen helburua software librearen eta estandar irekien alde
> > gauden pertsona talde anonimo batek hasi dugun ekimen baten berri
> > ematea da. Erakunde publiko desberdinetan (hasteko Euskal Autonomi
> > Erkidegoan), aldaketa bat eman behar dela uste dugu, software
> > librearen alde benetako apustua eginez.
> >
> > Hori lortzeko, gizarteko agente desberdinok egin dezakegun gauza bat,
> > arlo guztietan (administrazioarekiko erlazioan, hezkuntzan, enpresan,
> > ikerketan, etab.) software librea sustatzeko era argi batean eskatzea
> > da. Horregatik, manifestu labur baina hausnartu bat prestatu dugu eta
> > bertan Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei
> > zer eskatzen diogun azaltzen dugu, eta baita eskaria egitearen arrazoi
> > nagusiak ere.
> >
> > Software librearen aldeko jarrera gehientsuenak biltzen dituela uste
> > dugu eta software librea era positiboan ikusten duten pertsona guztiek
> > manifestua sinatzea espero dugu. Webgune honetako partaideok sinatzea
> > espero dugu.
> >
> > Sinadura bilketaren eboluzioaren arabera, hurrengo urratsak erabakiko
> > ditugu (elkarte gehiago animatu, bannerrak prestatu, etab.). Oraingoz,
> > ez dakigu zenbat sinadura biltzea espero dezakegun. Edozein kasutan,
> > gure ideia, une egokia heltzean sinadurak ekitaldi ireki eta publiko
> > batean aurkeztea da. Gutxienez Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnen
> > sinadurak, Eusko Jaurlaritzari dagozkionak bait dira.
> >
> > Ekimen hau guk martxan jarri dugun ilusio berdinarekin hartzea espero
> > dugu. Nola ez, gurekin elkartrukatu nahi ditzakezuen edozein ideia,
> > iradokizun, laguntza eta proposameni guztiz irekiak gaude. Gurekin
> > kontaktatzeko  info a bildua queremossoftwarelibre.org helbidera idatzi,
> > erabiltzen ari garen posta zerrenda publiko eta irekiaren aliasa bait
> > da.
> >
> >
> > ejem, talde bezela sinatuko dugu?
>
> Nigatik ere, ados. :-D
>
> Txopi.
>
> [1] http://www.mundurat.net/ezebez/index.php/FirmasSwLibre/lista
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080919/7eedb079/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago