[Librezale] Wordpress 2.7
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urr 22, 12:29:59, CEST 2008
Josu Landa Ijurko-(e)k idatzi zuen:
> egun on: Josu Landa naiz, eta ez dut orain arte zerrendan parte hartu
> ("voyeur" horietakoa naiz). Ni behintzat prest nago Txopik proposatutakoan
> laguntzeko. Zer egin behar nuke erabiltzailea eta pasahitza lortzeko?
Aupa Josu, ongi etorri :-)
Wordpressen euskaraketan laguntzeko, gure pottle-en izena eman eta
Wordpress proiektura apuntatu.
http://www.librezale.org:8080/register.html
Denbora daukadanean 2.7 bertsioaren azken POT fitxategia bilatuko dut
Librepootle-n sartzeko. Hauetakoren bat izango da:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/branches/crazyhorse/wordpress.pot
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/trunk/wordpress.pot
Pootlen prest dagoenean, denon artean euskaratzen hasi ahal izango gara.
Ah, eta aurretik egindako lana aprobetxatzeko gnu gettext dakartzan
tresnak erabiliko ditut, zerotik has ez gaitezen :-)
Alfa eta beta bertsioak euskaratzen ibiliko garenez, Wordpress-en 2.7en
behin-behineko bertsioa euskaratuta izateko, euskaratu beharrekoak behin
baino gehiagotan birkargatu beharko ditugu.
Beno, garrantzitsuena lanean hastea da. Aurrera egin-ala, hurrengo pausua
zein den erabakiko dugu :-)
Badaezpada argiketa bat: eu.wordpress.org webguneari buruz esan ditudanak,
ez dute euskaraketarekin zerikusi zuzenik. Azpidomeinuarena egin ala ez,
euskaraketa ziur egingo dugula.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago