[Librezale] Wordpress 2.7

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 22, 12:18:48, CEST 2008


Txopi(e)k dio:
> Aupa:
> 
> Laster Wordpress 2.7 bertsioa aterako da eta hobekuntza ugari izango
> dituela dirudi. Besteak beste wordpress bera automatikoki eguneratzea!
> http://codex.wordpress.org/Version_2.7
> 
> Euskaratu dugun azken bertsioa 2.5a da.
> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
> 
> Jendeak bertsio berriagoen euskaraketa faltan botatzen duela dirudi.
> http://pravda.fabricadecosas.org/wordpress-euskaraz/
> 
> Datorren astetik aurrera, gure pootle bitartez, Wordpress 2.7 euskaratzen
> hastea erabaki dut. Inor laguntzeko prest?
> 
> Txopi.

Aupa Txopi,

Nik denbora asko ez dut, baina tarteren batean "Pootleatzeko" prest :)

Gomendio bat egiten utziko? Probatu poterminology tresna (Translate 
Toolkit 1.2an dago), PO fitxategitik proiektuari dagokion terminologia 
erauzteko. Sortuko duen PO fitxategia Pootlen jarri WordPress 
proiektuaren barruan eta hortik aurrera gomendio gisa agertuko dira 
hitzak. Konsistentzia lortzeko modu bat da.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago