[Librezale] eu.wordpress.org

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 22, 12:25:12, CEST 2008


Txopi(e)k dio:
> Julenek aspaldi aipatu zuen bezala, Wordpress proiektuan hizkuntza
> bakoitzerako azpidomeinuak sortzeko gonbitea egin zen.
> http://codex.wordpress.org/International_WordPress_Sites
> 
> Kontua da, gero eta hizkuntza gehiagok dutela azpidomeinu hori eta bere
> abantailak ere nabarmenak egiten ari direla.
> http://ca.wordpress.org/
> 
> Wordpress.org gunean sartzen zarenean, azpikaldean Wordpress zure
> hizkuntzara euskaratuta dagoen esaten dizu. Azpidomeinu horretan,
> Wordpress hizkuntza horretan instalatzeko pakete bat automatikoki sortzen
> da (guk beraien SVN zerbitzuan euskaraketa igotzen badugu).
> 
> Pluginez eta itxurez aparte, orain Wordpress bera ere automatikoki
> eguneratu ahal izango denez, Wordpress proiektukoek sortu duten zerbitzu
> hori erabiltzea gero eta gehiago merezi duela iruditzen zait.
> 
> Beraz, inork ideia hobeagorik ez badu, eu.wordpress.org sortzeko egin
> beharreko lanak egingo ditut. Norbaitek lagundu nahi izanez gero, ongi
> etorria izango da, noski :-D
> 
> Gune txiki hau, wordpresseko euskaraketa era errazean instalagarri
> jartzeko izango da gehien bat. Gure WPEU webgunearen osagarri bezala
> ikusten dut.
> http://librezale.org/wordpress-eu/
> 
> Izan ere, gure webgunean argitaratze irekia dago eta edozein euskal
> erabiltzailek galderak egin ditzake, eta abar. Beraz, webgune biak
> erabiltzen jarraitu genezake.
> 
> Nola ikusten duzue? Ideiarik? Laguntzarik?
> 
> Txopi.

Bere garaian adierazi bezela, pena merezi duelakoan nago. Zer hobe WP 
instalatzera joan eta zuzenean euskaraz topatzea baino?

Gauza konkreturen batekin laguntza behar baduzu abisatu, baina denboraz 
ondoegi ere ez nabil...

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago