[Librezale] eu.wordpress.org

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urr 22, 12:17:25, CEST 2008


Julenek aspaldi aipatu zuen bezala, Wordpress proiektuan hizkuntza
bakoitzerako azpidomeinuak sortzeko gonbitea egin zen.
http://codex.wordpress.org/International_WordPress_Sites

Kontua da, gero eta hizkuntza gehiagok dutela azpidomeinu hori eta bere
abantailak ere nabarmenak egiten ari direla.
http://ca.wordpress.org/

Wordpress.org gunean sartzen zarenean, azpikaldean Wordpress zure
hizkuntzara euskaratuta dagoen esaten dizu. Azpidomeinu horretan,
Wordpress hizkuntza horretan instalatzeko pakete bat automatikoki sortzen
da (guk beraien SVN zerbitzuan euskaraketa igotzen badugu).

Pluginez eta itxurez aparte, orain Wordpress bera ere automatikoki
eguneratu ahal izango denez, Wordpress proiektukoek sortu duten zerbitzu
hori erabiltzea gero eta gehiago merezi duela iruditzen zait.

Beraz, inork ideia hobeagorik ez badu, eu.wordpress.org sortzeko egin
beharreko lanak egingo ditut. Norbaitek lagundu nahi izanez gero, ongi
etorria izango da, noski :-D

Gune txiki hau, wordpresseko euskaraketa era errazean instalagarri
jartzeko izango da gehien bat. Gure WPEU webgunearen osagarri bezala
ikusten dut.
http://librezale.org/wordpress-eu/

Izan ere, gure webgunean argitaratze irekia dago eta edozein euskal
erabiltzailek galderak egin ditzake, eta abar. Beraz, webgune biak
erabiltzen jarraitu genezake.

Nola ikusten duzue? Ideiarik? Laguntzarik?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago