[Librezale] Broken Sword, Tenplarioen itzulera
3ARRANO
3arrano a bildua 3arrano.com
Lar, Urr 11, 14:18:23, CEST 2008
Aupa,
eskakizun batekin nator gaurkoan.
Lehenik eta behin, ezagutzen duzuen Broken Sword jokoa?
Point-and-click estiloko abentura grafiko bat da, 1996 inguruan
argitaratu zena, oker ez banago. Tenpluko Zaldunak, historia,
hiltzaileak, misterioa, eta umorea batzen ditu jokuak, eta abentura
grafiko ezagunenen artean dago. Ondoren etorri ziren 2.,3. eta 4. zatiak
(azken biok 3 dimentsiotan, eta jokua gogoko dugunontzat ezin dira beste
biekin alderatu, zoritxarrez).
Ba 2. eta 3. zatiaren artean hainbeste denbora pasa zen, Alemaniako
taldetxo bat Broken Sword 2.5 sortzen hasi zela, eta aurten, itxaronaldi
luzearen ostean, argia ikusi du jokuak! [1]
Jokoa hizkuntza ugaritara itzuli nahi dute (azpitituluak, ahotsak
oraingoz alemanez daude, laster agian ingelesez), eta ni itzultzeko
prest azaldu nintzen.
Baina 1) lan asko da pertsona bakarrarentzat eta 2) ez dute onartzen
pertsona bakarraren itzulpenik, itzulpen onak nahi dituztelako.
Beraz, zuetariko norbaitek badu itzultzeko astirik/gogorik?
(itzuli beharreko fitxategia bidali behar nuen zenbateko lana zegoen ikusteko, baina posta-zerrendako mugak ez dit uzten)
Itzulpena urriaren 26rako egin beharko zen, bi aste ditugu.
Anima zaitezte, jokoa oso ondo dago, eta ondo egongo litzake Broken
Sworden jarraipen batera euskaraz jolastu ahal izatea.
Eskerrik asko! (ze txapa...)
[1] http://www.brokensword25.com
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago