[Librezale] Durangoko azokako bilera

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 20, 18:55:26, CET 2008


2008/11/20 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
> pik, beste hari batetan idatzi zuen:
>> Asambladako data eta lekua finkatutzat ematen dugu ?
>>
>> Durangon izango al dugu biltzeko lekurik ? Ez da gehiegi behar baina
>> zerbait edukitzea beti dago ondo...
>
> Patxi eta bioi hitzaldi bat atera zaigu (Durangon bertan) abenduaren 6an
> goizean. Beraz, bilerara ostiral arratsaldean ala larunbat arratsaldean
> joan gaitezke. Wikia eguneratu dut:
> http://wiki.librezale.org/index.php/Asanbladak
>
> Bilera Durangoko zein tokitan egin dezakegun ez dakit. Agian gaztetxean
> lekuren bat izango dute. Agian ez. Edozein kasutan, egun horiek data
> txarrak dira leku libreak bilatzeko...
>
> Datari dagokionez, zer? Ostiral arratsaldea ala larunbat arratsaldea? Niri
> berdin zait. Inork badu lehentasunen bat txikia bada ere?
>
> Txopi.

Nik dataren inguruan lehentasunik ez, beraz halakorik duenak esan
dezala orain (edo ixil dadila betiko!).

Gehiago kezkatzen nau tokiak. Durango ezagutzen duen baten batek leku
aproposik proposa dezake? Wikiaren arabera 7 ziur goaz, baina seguru
apuntatu ez den besteren bat gehituko dela, beraz 10 bat pertsona
biltzeko tokia lortzea ez legoke gaizki.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago