[Librezale] software librera sartzeko asmotan

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
As, Aza 18, 11:50:41, CET 2008


Aupa,

> Aupa librezale!
>
>  Debagoienean software librearen inguruan ematen ari garen pausotxoek
> bere fruituak ematen ari da.
>
> + administrazioan ematen ari garen pausoen berri datorren astean
> idatziko dut zabal.
>
> + "software libreari begirada" izeneko ikastaro xumea antolatu genuen
> Arrasateko gazte bulegotik eta horretan gabiltza....
>
> + Bailarako enpresa handieneko (bai, buruan duzun hori) kontseilu
> sozialaren bitartez zuzendaritzarekin (eta informatika sailarekin)
> bilera egiteko aukera zabaldu zaigu.

Eroskin ez dut ezer entzun nik oraindik... pena :(

>
> + Bailarako komunikazio enpresa handieneko zuzendariak deitu dit
> ondorengo eskariarekin:
>             * 12 edo 15 langileei software libreko formazio ikastaro bat
> eman nahi die.
>             * GNU/linux sistema eragilera sarrera eta aplikazio nagusiei
> begirada
>             *  ikastaroak ostiral goizez emango lirateke
>             * Hobetuz bitartez lortutako dirulaguntzak erabiliko dira
> irakaslearentzat
>
> - Inork ezagutzen ahal du norbait ikastaro hauek emateko prest egongo
> litzatekeenik?
>
> Ostirala baino lehen behar da izena, dirulaguntzak lortu ahal izateko.
> Ea inor animatzerik daukazuen.....
>

Zein data lirateke?

Ondo izan,
MiKeL




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago