[Librezale] Durangoko azokako bilera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Aza 20, 12:43:36, CET 2008


pik, beste hari batetan idatzi zuen:
> Asambladako data eta lekua finkatutzat ematen dugu ?
>
> Durangon izango al dugu biltzeko lekurik ? Ez da gehiegi behar baina
> zerbait edukitzea beti dago ondo...

Patxi eta bioi hitzaldi bat atera zaigu (Durangon bertan) abenduaren 6an
goizean. Beraz, bilerara ostiral arratsaldean ala larunbat arratsaldean
joan gaitezke. Wikia eguneratu dut:
http://wiki.librezale.org/index.php/Asanbladak

Bilera Durangoko zein tokitan egin dezakegun ez dakit. Agian gaztetxean
lekuren bat izango dute. Agian ez. Edozein kasutan, egun horiek data
txarrak dira leku libreak bilatzeko...

Datari dagokionez, zer? Ostiral arratsaldea ala larunbat arratsaldea? Niri
berdin zait. Inork badu lehentasunen bat txikia bada ere?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago