[Librezale] Software Librea Euskal Herrian

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 10, 22:02:42, CET 2008


Kaixo jendia,

Pixka bat berandu nator agian, gaur hasi baitira "Software Librea
Euskal Herrian" jardunaldiak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Jardunaldiak asteazkenera bitartean luzatuko dira eta pasa den
irailean Iratxek egindako proposamen baten harira[1], biharko egunez
"Teknologia libreak eta eremu urriko hizkuntzak: euskara
teknologietan"[2] mahai inguruan parte hartuko dut.

Inor Donostiatik badabil, aukera politta du biharkoan gai hauen
ingurukoak entzun eta eztabaidatzeko. Egitarau osoa ere eskura
duzue[3] PDF formatuan. Urruti geratzen zaienentzat zuzeneko
streaming-a[4] ere badago, nahiz eta RealVideo formatuan izan :(

Aurrekoan bezala, jardunaldien ostean erabilitako gardenkiak denon
eskura jarriko ditut.

Gero arte!
Julen.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-September/001921.html
[2] http://www.gipuzkoakultura.net/jarduerak/2008/11/euskara_eta_teknologia_libreak.php
[3] http://www.gipuzkoakultura.net/pdf/KMSofwareLibrea.pdf
[4] http://www.gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago