[Librezale] Er: RE: Xuxen
pi
pi a bildua beobide.net
Ast, Maiatza 8, 18:37:59, CEST 2008
----- Forwarded message from a-lezana a bildua ej-gv.es -----
> Date: Thu, 08 May 2008 18:21:14 +0200
> From: a-lezana a bildua ej-gv.es
> Subject: RE: Xuxen
> To: pi a bildua beobide.net
>
>
> Kaixo,
>
> Berehala jarriko dugu deskargatzeko moduan. Nik uste egun gutxiko kontua izango dela.
>
> Prest dagoenean mezu bat jakinaraziko dizut.
>
> Eskerrik asko, ongi izan
>
> Araceli Díaz de Lezana
> Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
> + 34 945 - 018112
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: pi [mailto:pi a bildua beobide.net]
> Bidaltze-data: martes, 06 de mayo de 2008 21:48
> Nori: Díaz de Lezana Fernández de Gamarra, Araceli
> Gaia: Xuxen
>
>
> Kaixo
>
> Librezale taldeko hari batetan jakin dudanez iazko urtean elekak
> lizentzia aldaturik zuen Xuxen hiztegi ortografikoaren bertsio berri bat
> bidali zizuen.
>
> Dagoeneko jakingo duzunez aurreko bertsioak (euskadi.net helbidean
> banatzen denak) CC lizentzia bat zuen eta lizentzia horren mugak direla
> eta ezin zen Debian bezalako banaketetan hiztegi horretan oinarritutako
> eraldaketarik libreki banatu.
>
> Eleka-ko Ibon-ek esan didanez zuei bidalitako azken bertsio hori GPL
> lizentziapean kaleratzen da eta nire intentzioa debian-en beste euskarazko
> itzulpen batzuetaz dagoeneko arduratzen naizenez hiztegi hori erabiliaz
> hurrengo debian bertsioan (lenny, aurtengo urte bukaerarako edo hurrengo
> urte hasierarako espero da hasiera batetan) euskarazko hiru hiztegi
> barneraturik kaleratzea izango zen (myspell, aspell eta hunspell),
>
> Ez dakit zein izan daitekeen software hori zabaltzeko orduan egoten ari
> den atzerapenaren arrazoia baina denbora gainera datorrenez debian-eko
> bertsio horretan banatzea nahi izanez gero orain da gauzak egiten
> hasteko momentua, hori dela eta hiztegiaren kaleratzea noiz izatea
> espero duzue?
>
> Epea oso luzea balitz posible izango litzateke kopia bat
> bidaltzea beste bertsioen garapenean hasteko?
>
> Laster arte
>
> --
> Piarres Beobide
----- End forwarded message -----
--
Piarres Beobide
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago