[Librezale] Euskal task/zeregin eskaera tasksel-erako

pi pi a bildua beobide.net
As, Maiatza 6, 10:33:12, CEST 2008


joseba-(e)k esan zuen:
> 
> > Asko arritzen nauk orain dela urtebete lizentzia aldatuta izanda ezer ez entzuteak, propaganda handiegirik ez diote egin behintzat, 
> > baina berri oso pozgarria da hala bada.
> 
> Hey-neken bera bildu zen Elekakoekin hainbat aldiz, lizentzia
> aldatzearen garrantzia azaldu nahian. Eta konbentzitu egin zituen!
> Nik Hizkuntza politikakoei bertsio liberatua publika dezaten eskatu izan
> diet (instalaziorako eskuliburuan aipatzen da lizentzia, dokumentu hori
> aldatzea nahikoa izango litzatekeela pentsatzen dut). Agian jende
> gehiagok ere eskaera hori egitea komeniko da...

Inork ba al du euskadi.net-eko harremanak atala baino erabilagrriagoa den helbiderik hauekin harremanetan jartzeko? 
Behean itsatsirik idaztea pentsatzen dudana (bizko batetan idatzia beraz iruzkin, kritika edo/eta aldaketak 
ongietorriak dira).

Eleka-ko ibon-i ere eskatuko diot.

Gutuna:

Kaixo lagunok.

Ez dakit egin nahi dudan eskaera egiteko toki egokia hau den (bestela arren harremanetarako helbidea bat bidali 
badiezadakezue asko eskertuko nuke) baina hemen botatzen dut.

Jakin dudanez [1] eleka hizkuntz ingeniaritzak lehengo urtean bidali zizuen Xuxen euskarazko zuzentzaile 
ortografikoaren lgpl lizentziadun bertsio bat zuek zuen webgunearen bitartez zabaltzeko.

Ez du arrazoia ezagutzen baina euskadi.net webgunean dagoen hiztegiaren bertsioa aurrekoa da (CC lizentziaduna) eta 
bertsio horretako lizentziaren mugak direla eta ezin da libreki banatu debian bezalako linux banaketetan.

Hurrengo urte hasiera aldera aterako den debian bertsio berrian euskarazko hiztegia barneratzeko egin beharrekoak 
egiteko prest nago ni baina horretarako LGPL lizentziadun hiztegi hori beharko nuke. 

Hiztegi hori bidali diezadakezue? Edo bestela noiz zabaltzea pentsatzen duzuen jakin al daiteke?

Ongi izan

[1] - http://www.mail-archive.com/users@eu.openoffice.org/msg00032.html



-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080506/085ab1a2/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago