[Librezale] Software librea, komunikazioa eta partaidetza
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ost, Uzt 16, 16:18:23, CEST 2008
Aupa!
Euskalgintzan aritu nintzenean militantzia hitzak jendea uxatu eginten
zuela genion eta partaidetza aktibatu behar zela. Nire iritziz arazo
larriena komunikazioa zen, egiten zen lanaren berri ez zela ematen.
Ezagutzera eman gabe ezin inor erakarri.
Software libre eta euskalgintzaren arteko parekotasunak asko dira,
balore batzuen sinismenean oinarritutako elkarlana denetan aipagarriena.
Partikularki poztu nauen gogoeta bat eman da mozilla calendar
lantaldean, komunikazioak duen garrantzia azpimarratuz, [gogoeta].
Mezu hau idaztera bultzatu nauena ordea, gogoetak bere fruituak azkar
eman izana da. [fruituak]
Egunerokotasunak eguna joan eta eguna etorri denbora guztia jaten
digunean, gogoetarako tarte bat hartzera animatzea besterik ez.
ondo ibili eta hobe izan!
[gogoeta]
http://weblogs.mozillazine.org/calendar/2008/07/simons_developer_notes_on_the.html
[fruituak]
http://weblogs.mozillazine.org/calendar/2008/07/simons_notes_contributing_to_the.html
PD: Ez naiz gai Euskal Herriko software libre mugimenduak baloratzeko
gai, beraz ez nabil inolako paralelismorik egiten. Konparaketa nire
herriko euskara elkartearekin bakarrik egin dut.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago