[Librezale] Hitz Besten aipamena

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 9, 10:15:23, CEST 2008


Ez da gaurko kontua, baina ahaztu aurretik...

Aurreko zapatuan sorpresa ederra hartu nuen Anjel Lertxundiren
eguneroko zutabetxoa letzen (Hitz Beste), zeharka bada ere gure
aipamena egiten baitzen.

«Arestik bere burua jartzen zuen munduaren neurritzat: "Nire buruaz
mintzatzen naiz, naizelako munduaren neurria". Filosofia bera
aholkatzen digu Mozilla Erakundeak ere, Firefox nabigatzailearen
sustatzaileak, bere mezu programatikoan: "Neurri bakarrak ez du
guztientzat balio. Ogitartekoei osagaiak eta telefonoari melodiak
gehitzen dizkiogun legez, zergatik ez duzu pertsonalizatuko weba
ikusteko duzun modua?". Mezua aise egokitzen da mundu birtualetik
mundu errealera bitarteko txangoan: "Zergatik ez duzu egokituko mundua
ikusteko duzun modua?".

Horregatik hartuko genuen futbol zelaiaren neurria gauza handien
deskribapenerako: "lau futbol-zelai kabitzen dira komertzial
inauguratu berrian". Herenegun, berriz, Cuatro telebistakoek, futbola
behingoagatik bazterturik, Gipuzkoa eta Betancourten bahiketa-aldiko
oihana berdindu zituzten. Azaleraz bakarrik ari zirela pentsatu
beharko nuke.»

Blogean ere argitaratu du zutabea:
http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=neurriak&more=1&c=1&tb=1&pb=1

Ondo segi,

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago