[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urt 20, 21:30:52, CET 2008
ArdentIce - HackElarre(e)k dio:
> Ba ni ere ziur nago zerbait egin beharko zela, baina talde guztien
> indar metaketa egon beharko zela uste dut, nik hackelarreko asanbladan
> komentatuko dut baina seguru zerbait egitera animatzen garela, testu
> mankomuna ateratzea ondo egongo litzaketela uste dut, are gehiago gero
> software askearen inguruan mugitzen den peņaren atxikimenduak eskatzea
> ondo egongo zela uste dut... Web baten bitartez edo antzeko zerbait...
Guztiz ados nago. Ondo landutako manifestu bat egin genezake eta
aurrekoan bezala sinadura bilketa bat antolatu. Erakundeek (enpresek,
elkarteek, taldeek, fundazioek) eta pertsonek sinatzeko aukera eman
genuen aurrekoan ezta? Nik oso ondo ikusten dut. Ez hori bakarrik,
EuskoSarekoek egin berri duten bezala, sinadurak publikoki eman
genitzake hedabideek guztiek ekintza zabaldu dezaten:
(eu) http://www.euskosare.org/euskal_mundua/the_wall_street_journal_egunkariak_euskararen_aldeko
(es) http://www.euskosare.org/euskal_mundua/wall_street_recibe_firmas_protesta
(fr) http://www.euskosare.org/euskal_mundua/wall_street_reception_signatures_protestation
(en) http://www.euskosare.org/euskal_mundua/wall_street_receives_signatures
Zer deritzozue?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago