[Librezale] Neure buruaren aurkezpena

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Abe 21, 10:26:36, CET 2008


2008/12/20 Manex Agirrezabal <manex.agirrezabal a bildua gmail.com>:
> Kaixo denoi:
>
> Neure buruaren aurkezpen bat egiteko bidaltzen dut e-mail hau. Firefox
> euskaratzeko zerrendan ere izena eman nuen, oraindik bertan nago (beste
> e-mail batekin), baina nire buruarenganako konfiantza ez zen nahikoa handia
> eta ez naiz gai izan ezer idazteko aurkezpenaz aparte. Ikusten dut hemen
> zabiltzatenak ere berdinak zaretela, baina badazpada ere, hona nere
> aurkezpena.
>
> Ni Manex Agirrezabal Zabaleta naiz eta informatikan ingeniaritza ikasten ari
> naiz Donostian. 3. urtea dut hau eta orain nik uste dut zertxobait gehiago
> aportatu ahalko dudala (Ez da zaila izango, jiji). Orain Julen-ek aholkatu
> zidan testu bat nabil irakurtzen, unibertsitatea.net-eko Softwarearen
> Lokalizazioa pdf-a. Beraz, edozein gauzetan ezer behar baduzue, eskatu
> lasai, eta esango dizuet ea hori egiteko gai izango naizen ala ez, baina
> behintzat saiatuko naiz.
>
> Animo denarekin.
>
> Hala, aio ta ondo ibili.
>
> MANEX AGIRREZABAL ZABALETA GAUBA URBIZU

Aupa Manex, ongi etorri !!

Nahiz eta antzeko jendea ibili, mozilla posta-zerrenda eta librezale
posta-zerrenda helburu ezberdinetarako dira. Lehena mozillaren
inguruko lokalzazioak koordinatzeko da batez ere eta bigarrena
erabilera orokorrekoa da. Zerrenda nagusi honetan jende gehiago gaude.

Har ezazu posta-zerrenda hau (eta oro har Librezale) plaza ireki
bezala: ez izan zalantzarik proposamenak, laguntza-eskaerak, iritziak
eta bestelakoak plazaratzeko.
Librezale *talde irekia* da, ez dago sozio-karnetik, beraz parte
hartzen duen oro da Librezale.

Software librearen lokalizazioan murgiltzeko Mikelek eta biok egindako
lanak sarrera xume gisa balio badezake ere, ikasteko modurik onena
praktikatzen da. Dokumentu horretan biltzen direnak azken finean
esperientziaren idatzizko adierazpide bat besterik ez dira.

Bestetik, egunean jarri nahi baduzu Librezaleri dagozkionetan,
posta-zerrendako artxiboak[1] irakurtzea gomendatzen dizut. Berriki
ere asanblada egin genuen, akta eskura duzu wikian[2] eta agian horko
punturen batean interesa izan dezakezu.

Besterik gabe, ongi etorri berriro eta ondo segi !!

Julen.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/
[2] http://wiki.librezale.org/index.php/2008-12-06_asanbladako_akta



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago