[Librezale] Neure buruaren aurkezpena

Manex Agirrezabal manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Lar, Abe 20, 12:53:10, CET 2008


Kaixo denoi:

Neure buruaren aurkezpen bat egiteko bidaltzen dut e-mail hau. Firefox
euskaratzeko zerrendan ere izena eman nuen, oraindik bertan nago (beste
e-mail batekin), baina nire buruarenganako konfiantza ez zen nahikoa handia
eta ez naiz gai izan ezer idazteko aurkezpenaz aparte. Ikusten dut hemen
zabiltzatenak ere berdinak zaretela, baina badazpada ere, hona nere
aurkezpena.

Ni Manex Agirrezabal Zabaleta naiz eta informatikan ingeniaritza ikasten ari
naiz Donostian. 3. urtea dut hau eta orain nik uste dut zertxobait gehiago
aportatu ahalko dudala (Ez da zaila izango, jiji). Orain Julen-ek aholkatu
zidan testu bat nabil irakurtzen, unibertsitatea.net-eko Softwarearen
Lokalizazioa pdf-a. Beraz, edozein gauzetan ezer behar baduzue, eskatu
lasai, eta esango dizuet ea hori egiteko gai izango naizen ala ez, baina
behintzat saiatuko naiz.

Animo denarekin.

Hala, aio ta ondo ibili.

MANEX AGIRREZABAL ZABALETA GAUBA URBIZU
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20081220/08ad9bbf/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago