[Librezale] WP 2.7 euskaratuta + eu.wordpress.org prest
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
Al, Abe 15, 18:21:07, CET 2008
Bere garaian, harremanak a bildua librezale.org helbide bat sortu zen kontu
horietarako. Ez dakit aktibo jarraituko duen, hasierako lanak
iragartzeko horixe erabili zen...
Joxe
El 15/12/2008, a las 17:48, Txopi escribió:
> Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
>> Aupa,
>>
>>
>>> aste honetan honen berri eman behar dugu "ofizialki".
>>>
>>> eguneraketak a bildua librezale.org helbidea nork sortu dezake? jarri
>>> gaitezen
>>> harremanetan orduan.
>>
>> Nik sortu dezaket, baina zein da helbide honen funtsa? Zein erabilpen
>> emango zaio?
>
> Egia esan, nik ere ez daukat oso argi. Beste proiekturen baten
> (adibidez
> Hackmeetingean), posta helbide bat sortu beharrean, alias bat dago eta
> alias horrek mezuak komunikazio taldean daudenei bidaltzen dizkie.
> Izan
> ere, komunikazio taldeak ez bait du zerrenda gehiagoren beharrik,
> dagoen
> zerrenda erabiltzen bait dute.
>
> Gure egoera oso antzekoa dela uste dut eta behar berdintsuak baditugu
> agian konponbide berdinak balio diezaguke.
>
> Era horretan, kanpokoentzako helbide erraz bat agertu dezakegu baina
> posta
> kontu bat izan beharrean, atzean dagoena edo daudenak (oraingoz Patxi)
> beraien posta erabili dezakete. Bestela, posta hori norbaitek irakurri
> behar du, besteek ez dakite denbora luzean inork idatzi ez badu ala
> pertsona hori edo horiek oporretan dauden, eta abar. CompartirEsBueno
> proiektuan adibidez, komunikazio posta bat sortu genuen eta azkenean
> komunikazio arazoak sortu zizkugun...
>
> Beraz, hedabide bati edo dena delakoari idatzi nahi badiogu, Patxik
> edo
> nahi duenak idatz dezake Librezaleko Komunikazio Taldeko partaidea
> dela
> esanez eta kontakturako eguneraketak a bildua librezale.org helbidea eman.
> Webgunean ere nahi izanez gero eguneraketak a bildua librezale.org jarri
> daiteke.
>
> Era horretan, kontua ez du pertsona bakarrak irakurri behar baina
> pozta
> zerrenda honetan gauden guztiok ere ez ditugu hara heldutako guztiak
> irakurri behar.
>
> Hau da otu zaidan proposamen berria...
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
-------------------------------
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
--------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20081215/e584d43d/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago