[Librezale] WP 2.7 euskaratuta + eu.wordpress.org prest
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Abe 15, 17:48:26, CET 2008
Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
>
>> aste honetan honen berri eman behar dugu "ofizialki".
>>
>> eguneraketak a bildua librezale.org helbidea nork sortu dezake? jarri gaitezen
>> harremanetan orduan.
>
> Nik sortu dezaket, baina zein da helbide honen funtsa? Zein erabilpen
> emango zaio?
Egia esan, nik ere ez daukat oso argi. Beste proiekturen baten (adibidez
Hackmeetingean), posta helbide bat sortu beharrean, alias bat dago eta
alias horrek mezuak komunikazio taldean daudenei bidaltzen dizkie. Izan
ere, komunikazio taldeak ez bait du zerrenda gehiagoren beharrik, dagoen
zerrenda erabiltzen bait dute.
Gure egoera oso antzekoa dela uste dut eta behar berdintsuak baditugu
agian konponbide berdinak balio diezaguke.
Era horretan, kanpokoentzako helbide erraz bat agertu dezakegu baina posta
kontu bat izan beharrean, atzean dagoena edo daudenak (oraingoz Patxi)
beraien posta erabili dezakete. Bestela, posta hori norbaitek irakurri
behar du, besteek ez dakite denbora luzean inork idatzi ez badu ala
pertsona hori edo horiek oporretan dauden, eta abar. CompartirEsBueno
proiektuan adibidez, komunikazio posta bat sortu genuen eta azkenean
komunikazio arazoak sortu zizkugun...
Beraz, hedabide bati edo dena delakoari idatzi nahi badiogu, Patxik edo
nahi duenak idatz dezake Librezaleko Komunikazio Taldeko partaidea dela
esanez eta kontakturako eguneraketak a bildua librezale.org helbidea eman.
Webgunean ere nahi izanez gero eguneraketak a bildua librezale.org jarri daiteke.
Era horretan, kontua ez du pertsona bakarrak irakurri behar baina pozta
zerrenda honetan gauden guztiok ere ez ditugu hara heldutako guztiak
irakurri behar.
Hau da otu zaidan proposamen berria...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago