[Librezale] zerrenda kudeatzaileari kuriositate erara....

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Abe 15, 07:53:41, CET 2008


Aupa!

Etxean thunderbird darabilt. Hainbat posta kudeatzeko konfiguratua.
Egun zaharkitua daukadanez ezabatu dudan posta bat neukan lehenetsia eta 
bidalketarako profila hura zuen.
Gaur egungo posta lehenetsiaz eman nintzen alta librezaleko posta zerrendan.
Nik bidalitako mezuak ez ziren posta zerrendan argitaratzen, horregatik 
betik nire ekarpenak lanekotik egin behar izaten nituen.
Posta zaharkitua ezabatu eta bidaltzaile lehenetsia alta dagoen posta 
jarri nuen.
Atzo mezu bat bidaltzean, zerrendan alta eman gabe dagoen posta 
helbidearekin bidali nuen, bidaltzaile lehenetsia alta emanda dagoenez....
horra hor AibA mendi martxak librezale posta zerrendara nola bidali duen 
mezua eta honek onartu.

Barka txapa baina berezitasun hauek batzuei interesgarri irudituko 
zitzaielakoan

ondo ibili eta hobe pasa!

Ander.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago